GARA > Idatzia > Euskal Herria

Telletxearen, Irastortzaren eta Sagarzazuren kontrako euroaginduak onartu dira

Iñaki Telletxea, Markos Sagarzazu eta Xabier Irastortza Estatu espainolaren esku uzteko agindua eman du Paueko Apelazio tribunalak, Garzon epaileak jarritako euroaginduari baiezkoa eman ostean.

DONOSTIA

Paueko Apelazio Auzitegiak aurrerako bidea eman die Iñaki Teletxearen, Markos Sagarzazuren eta Xabier Irastorzaren kontra Estatu espainolak jarritako euroaginduei. Askatasunatik aurreratu zuten, ordea, Irungo hiru bizilagunen aurkako erabakia errekurrituko dutela. Izan ere, «euroagindu eskaria onartzeko erabakiaren argudioa izan da, Estatu espainoleko Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabalen tortura salaketak ez dituela onartu eta instrukzioa atzera bota zuela ».

Kontuan hartzekoa da 2003an epaitegi berak Irastortzaren eta Sagarzazuren estradizio aginduak baztertu zituela. Eskaerak zuen sostengu bakarra zera izan zen: Iratxe Sorzabalek Guardia Zibilaren esku egon zenean deklaratu zuena, torturapean egin ote zuen edo ez argitu ezin zela argudiatu. Oraingoan, baina, arrazoi berak ez ditu aintzat izan auzitegiak.

Polizia frantsesak martxoaren 13an Telletxea, Sagarzazu eta Irastortza preso hartu zituen Hendaian eta Donibane Lohizunen. Bertan normaltasun osoz bizi ziren.

Muret espetxean sartu zituzten eta, defentsak hala eskatuta, euroaginduen berrikuspena atzeratu egin zuten. Ondoren, maiatzeren 11n, berriz, Paueko epaitegiak Estatu espainolari informazio gehiago eskatu zion. Atzo erabaki zuen hirurak Estatu espainolaren eskuetan uztea, Garzonek jarritako euroaginduari jarraiki.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo