GARA > Idatzia > Non Zer

JARDUNALDIAK

II. EHU Gernika-Urdaibai Topaketak hasiko dira gaur Joaquin Araujorekin

Gernikan eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserban egingo dira topaketak, "Biodibertsitatearen galera geldiarazteko erronkak" izenburupean. Bertan, biodibertsitatearen aurkako erasoak ebaluatzeko analisi-tresnak eta irizpideak ezarri nahi dira, biodibertsitatea politika-proiektu sektorialetan txertatzeko esperientziak eta jokabide ereduak eskaintzeaz gainera. Joaquin Araujo, Martin Mansegh, Montserrat Sampietro, Marc Pottier edota Jorge Riechmannek hartuko dute parte. Informazio gehiago lortzeko, Zuriñe Abasolorekin jarri kontaktuan (Tel. 606 583 842).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo