Txirrindularitza Bira 2007
Hemezortzi talde izango dira Sopelako irteeran uztailaren 4an
Euskalduna Jauregian atzo aurkeztutako lasterketan hamalau mendate igoko dituzte txirrindulariek Bilbora iritsi baino lehen
Aritz SORZABAL | BILBO
Dena prest dago 2007. urteko Bira has dadin. Hain zuzen ere, Sopelan hasi eta Bilbon bukatuko den lasterketa hori datorren uztailaren 4 eta 8 bitartean jokatuko dute.
Euskalduna jauregian atzo eginiko aurkezpen ekitaldian jakinarazitakoaren arabera, hemezortzi talde izango dira Sopelako irteeran: Alfus-Tedes (Bizkaia), Andalucia-Caja Sur (Andaluzia), Bidelan-Kirolgi (Gipuzkoa), Cafes Baque (Bizkaia), Wurth (Kantabria), Caja Rural (Nafarroa), Lokomotiv (Errusia), Lizarte (Nafarroa), Spiuk-ECP (Katalunia), Saunier Duval (Kantabria), Seguros Bilbao (Bizkaia), Soctec-Huevar de Alfaraje (Murtzia), Suminan-Klopad (Bizkaia), Supermercados Froiz (Galizia), Azpiru-Ugarte (Gipuzkoa), Ditec-Costa Daurada (Katalunia), Team Vallonie Espoirs (Belgika) eta Telco'm (Nafarroa).
Ibilbideari dagokionez, hamalau mendate igoko dituzte egingo diren bost etapetan: lehen mailako, bat; bigarren mailako, hiru; eta hirugarren mailako, hamar.
Hamalau mendate
Itzulia 131 kilometroko Sopela-Sopela saioarekin estreinatuk0 da. Hiru mendate igoko dituzten lehen egunean, hirurak hirugarren mailakoak: Unbe, Sarasola eta Andraka. Bigarren etapa Barakaldoko Megarparkean hasi eta bukatuko da. 115 kilometro izango ditu eta bost mendate igoko dituzte: bigarren mailako Zugaztieta eta hirugarren mailako Kobaron, Avenalleda, San Cosme eta Humaran.
Hirugarren saioa 146 kilometrokoa izango da, eta Gorlizen hasi eta bukatuko da. Egun horretan itzuliko mendaterik gogorrena igoko dute txirrindulariek: lehen mailako Paresi mendatea, hain zuzen ere. Horrez gain, bigarren mailako Trabakua eta hirugarren mailako Milloi eta Andraka zapalduko dituzte.
Laugarren etapa erlojupeko bat izango da, 10 kilometrokoa. Laua izango da, espezialistentzat aproposa. Mungian izango da, itzulia bukatzeko egun bat bakarrik faltako denean.
Eta azken etapa, 145 kilometrokoa, Bilbon hasi eta bukatuko da. Helmuga Bizkaiko hiriburuko Kale Nagusian jarriko dute, ohi den bezala. Garailea erabakiko duen azken saio honetan bigarren mailako Vivero mendatea bi aldiz igoko dute. Era berean, hirugarren mailako Unbe gaina igoko dute.
Bilboko azken etaparen bezperan, Mungian 10 kilometroko erlojupeko laua jokatu da. Egun bat lehenago, hirugarren saioan, lehen mailako Paresi mendatea igoko dute, itzuliko gogorrena.
El director del Tour de Francia, Christian Prudhomme, reafirmó su voluntad de que la prueba recupere su credibilidad tras los continuos escándalos de dopaje y avanzó que se opondrán a que tomen la salida el próximo 7 de julio los ciclistas que no hayan firmado la carta antidopaje de la UCI.
Subrayó que hacen «todo lo que podemos para impedir que los tramposos hagan trampas».
Por otro lado, Iñaki Isasi y Jorge Azanza completarán el nueve que presentará Euskaltel en la línea de salida del Tour. Junto a Isasi y Azanza, estarán los otros siete ciclistas ya confirmados la pasada semana: Haimar Zubeldia, Mikel Astarloza, Iñigo Landaluze, Gorka Verdugo, Igor Antón, Rubén Pérez y Amets Txurruka. GARA