Energy Easten erosketa aurki itxiko du Iberdrolak
Datozen hilabeteetan itxi nahi du Iberdrolak AEBetako Energy Easten erosketa. Guztira 6.400 milioi euroko kostea izango du, ordaindu beharreko 3.400 milioiez gain, elektrikaren 3.000 milioiko zorra hartuko baitu bere gain. Scottish Poweren integrazioan arazorik ez duela emango, eta internazionalizazioari bultzada emango diola esan du Galanek.
BILBO
Iberdrolako eta Energy East elektrika estatubatuarreko administrazio kontseiluek oniritzia eman diote erosketari. Iberdrolak 3.400 milioi euro ipini beharko ditu enpresa estatubatuarra erosteko, eta aurten, bigarren seihilabetean, operazioa ixtea espero dute. Horretarako, beharrezko baimenak lortu beharko dituzte lehenik, enpresa biek erregulazio bereziko jarduerak burutzen baitituzte.
Energy East elektrikaren eskuratzeak 2007-2009 eperako Iberdrolaren plangintzako irizpide finantzarioak betetzen dituela eta akziodunekin hartutako konpromisoak errespetatzen dituela esan zuten atzo enpresako ordezkariek Balore Merkatuko Komisioko adituei egindako aurekezpenean.
Iberdrolak jakinarazi duenez, integrazioa Green Acquisition Capital Inc AEBetako filialaren bidez egingo da. Horretarako, azken horri behar beste finantza-baliabide emango zaizkio. Zehaztutakoaren arabera, operazioak «izaera lagunkoia» izango du eta absortzio bidezko fusio prozedura erabiliz egingo da.
Energy Easteko akzio bakoitza 28,50 dolar estatubatuarretan baloratu dute (21,08 euro), eta sozietatearen kapital ordinarioa 4.500 milioi dolar inguruan. Zifra horrek %20,2ko saria suposatzen du akzio bakoitzeko batez besteko salneurrian. Pasa den barikuko zierreko prezioa kontuan hartuz gero, berriz, %27,4koa da saria.
Guztira, 6.400 milioiko balioa
Lehenengo urtetik aurrera, operazioak akzioengan %0,4 eta %1 bitarteko eragin baikorra izatea espero dute. Izan ere, akzio bakoitzeko kutxako fluxua %1 eta %2 artekoa izango dela aurreratu zuten enpresako informazio iturriek, eta sendotasun finantzarioa mantentzen lagunduko duela nabarmendu zuten.
Transazioa, guztira, 3.400 milioi eurora helduko da. Hori bai, elektrikak 3.000 milioiko zorra duenez, 6.400 milioi euroko balioa eman diote Energy Easti.
Sortzez euskalduna den elektrikako buruzagiek operazioak administrazio kontseiluaren aho bateko onespena izan duela nabarmendu dute, baita Ignacio Sanchez Galan presidentearen eta zuzendaritza taldearen gaitasuna txalotua izan dela ere. Izan ere, urte batean bi korporazio operazio lagunkoi egiteko gai izan dira eta konpainiaren profila asko hobetu dute.
Horiek horrela, Iberdrolako gobernu erakundeak kudeatzaileen lana goraipatu zuen, enpresa Estatu espainoleko talde bat izatetik konpainia multinazional bat izatera eraman baitu. Iberdrola 12.000 milioi euroko burtsa kapitalizazioa izatetik 50.000 milioi baino gehiagokoa izatera pasa dela eta negozioak geografikoki dibertsifikatu dituela ere nabarmendu zuen.
Perezen aurreko «blindajea»
«Energy Easterekin burututako operazioak gure plan estrategikoarekin bat egiten du, eta duela urte batzuk internazionalizazioa bultzatzeko abiatutako ekimenean aurrera egiteko balioko du», esan zuen Ignacio Sanchez Galan presidenteak. Era berean, «AEBak hedatzeko aukera garrantzitsua» direla esan zuen, baita Energy Easten erosketa «plataforma atlantikoa eraikitzeko estrategian aurrerapausoa» dela ere.
Galanen azken pauso hori Florentino Perezen ACS eraikuntza taldearen eraso saiakeraren aurreko blindajea izan daiteke hainbat adituren ustez. Ordaindu beharreko 6.400 milioi euroak, gainera, ez dira gehiegi hainbat adituk defendatu dutenez. «Europan ordaintzen ari diren ratioekin konparatuta erosketa merkea da», esan dute. Hori bai, merkatuan inork ez zuen tamaina horretako operaziorik espero. Ez hori bakarrik, beste zenbait adituren ustez, «norbaiten aurrean blindatzea nahi bazuten edota poison pila sartu nahi bazuten, ez dute lortuko».
New Yorkeko informazio iturriak aipatuz, zenbait komunikabidek Energy East «utility txikia» dela azaldu zuten atzo. Banaketan aritzen da batez ere, eta elektrizitatea sortzeko gasa erabiltzen du batik bat. Enpresa estatubatuarra salgai zegoen, baina, bertako iturrien arabera, talde kudeatzaile ona du eta ez du erregulazio arazorik.
Energy Eastek AEBetako bost estatutan ditu negozioak. 2006 urtean, 40.450 gigawatt orduko banatu zituen. Elektrizitatea banatzeko 1.825.000 puntu ditu guztira.
Iberdrola, la segunda eléctrica del Estado español, estudia diferentes posibilidades para financiar la adquisición de la compañía energética estadounidense Energy East, entre ellas una ampliación de capital con la finalidad de mantener sus ratios financieros. El presidente de la eléctrica, Ignacio Sánchez Galán, dijo ayer que la fórmula de financiación elegida se conocerá «en breve», que se hará «en función de las condiciones del mercado» y que tendrá como premisa conservar la «solidez financiera» de la compañía, al tiempo que destacó que es una apuesta «conservadora» y con «riesgo cero».
Galán avanzó, no obstante, que «se van a necesitar muchas inversiones en infraestructuras de distribución y transporte. Necesitan más plantas, fundamentalmente de centrales de energía limpia y renovar la red». Sobre la posibilidad de que se realice alguna desinversión para financiar la operación, el ejecutivo de la compañía Pedro Alzagra reconoció que se valoran «todas las alternativas».