GARA > Idatzia > Iritzia

Aurkezpen ekitaldi ponposoak, zertarako?

 

Asier AIESTARAN

Pilota enpresak aurkezpen ekitaldi ponposoak egiten zaleak dira oso. Normala da, gainera, babesleentzat sekulako pagotxa baita komunikabideetan agertzeko bai eta hedabide horientzat ere pilotariekin pare bat hitz egin eta haien iritziak ezagutzeko. Aurtengo San Fermin Torneoa aurkezteko deia ere ez zen nolanahikoa. Hitzordua Iruña Park Hotelean zegoen jarria eta komunikabideei gonbita aurkezpena jarraitzera bertara zitezen. Baina, hara non, atzo bertan, eta aurkezpenari aurre hartuz, zenbait egunkarik Aspe eta Asegarcek antolatzen duten Torneoaren berri ematen zuten luze eta zabal, xehetasun txikiena ere emanez. Horregatik, zorionik beroenak eman nahi dizkiet argitalpen horiei eta doluminik saminenak aipatutako bi pilota enpresei. Hori bai, informazioa aurrez emana baldin badago, mesedez, hurrengoan ez alferrik nekatu aurkezpenerako gonbidapenik bidaltzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo