GARA > Idatzia > Pilota

ESKUZ - Nafarroako LAU ETA ERDIKOA

Irujok eta Barriolak finalaren errebantxa berezia izango dute gaur Zarautzen

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak Lau eta Erdiko finalaren errebantxa jokatuko dute gaur Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan (18.15, etb1). Gaurkoa Nafarroako Txapelketaren finalerdia izango da eta irabazleak Aimar Olaizolarekin neurtuko ditu indarrak datorren larunbatean, San Fermin egunez.

Kontuan izan behar da, 2006ko abenduaren 17an Gasteizen jokatu zuten finalean Irujok 22 eta 21 hartu zuela mendean Barriola. Gainera, Leitzako atzelaria Buruz Buruko txapeldunorde atera berria da eta Irujok ere, beheraldi txiki baten ostean, badirudi benetako maila harrapatu duela berriz. Iberokoa da gaur egungo Nafarroako txapelduna kaiolan.

Armendariz, finalera

Frontisen Lau eta Erdikoan, bestetik, Carlos Armendarizek finalerako txartela eskuratu zuen ostiral arratsean Atarrabiako frontoian Ibai Bengoetxeari 22 eta 17 irabazita. Bigarren finalista ¯Arretxe edo Nagore¯ gaur erabakiko da Luzaiden.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo