GARA > Idatzia > Gutunak

Edurne Brouard

Arnaldo Otegiri (edo dagokienei) gutun irekia

Epa Arnaldo: berrogeita...? 200 urtetik gorako negoziazioen jakinduriaz hornitutakoari, ZORIONAK!! gaurko egunean. 187.000 (gutxienez) pertsona «helduen» (18 urtetako gorakoen) babesa duen geure interlokutore nagusiari geure zorionik beroenak Euskal Herriko txoko guztietatik, gaur, uztailak 6, munduko jairik arrakastatsuenak Euskal Herriko hiriburu historikoan hasten diren egunean.

Euskal Herrian norberak berea du, batzuek arrazoiz eta besteek indarrez, norberaren ikuspuntuaren arabera. Baina, Euskal Herrian, Euskal Herriaren parte bat gabe, hain zuzen ere, zuk zeuk irudikatzen duzun Euskal Herri hori gabe, ez dago irtenbiderik.

Irtenbidearen alde gauden guztiok, beraz, esan dezagun ozen, irmo eta garden: Geure interlokutorea delako, kalean behar dugulako, Arnaldo askatu!

Zorionak Arnaldo eta hurrengoan txupinazoan. Musu bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo