GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora

Bigarren Mailako onena erabakiko da Usurbilen

J.L. | DONOSTIA

Sei segalari neurtuko dira bihar arratsaldean, 19.30ean hasita, Usurbilen eta bertan Gipuzkoako Bigarren Mailako txapela izango dute jokoan, hain justu ere.

Honako aizkolari hauek izango dira bihar arratsaldean Usurbilen: Lasa, Ugarteburu, Aierbe II.a, Mujika, Mugertza II.a eta Zubizarreta. Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu beharko ditu.

Jexuxmari Lasa izango da txapela lortzeko faboritoa. Orain dela hiru aste jokatu zuen Txapartegiren aurkako apustua, eta sasoi betean dago. Kanporaketan ere bera izan zen onena, eta gainerakoei alde nabarmena kendu zien. Beraz, denen ustez, bera da faboritoa.

Joxe Ugarteburu jotzen dute askok Legorretakori aurre egin diezaioken bakartzat. Ezkioko aizkolariak iaz bigarren amaitu zuen txapelketa honetan, Otañoren atzetik, eta aurten nahi du iaz lortu ez zuena lortzea.

Hala ere, kontuan hartu beharko dira Mujika eta Aierbe II.a ere. Ibarrakoak gorakada handia eman du azken urtebetean, eta ezustea emateko gogoz plazaratuko da. Ataundarra, berriz, aspaldian hor dabil, eta hau ere jauzia egiteko prest dago.

Mugertza II.a, berriz, finaleko gazteena izango da, eta lan on bat egin nahi du. Zubizarretak ere gauza bera egin nahi du, finalean sartuta helburua bete baitu. Lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu beharko dituzte. Irabazlea mailaz igoko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo