Scura Splats konpainiak hamar urte bete eta ospatuko ditu Lekeition
Valentziako antzerkigintzan sona handia du Scura Splats konpainiak. 1997an sortu zen eta hamar urte hauetan beste horrenbeste ikuskizun estreinatu ditu. Egun hauetan gurean izango da, Lekeition asteburu honetan egingo duten nazioarteko kale antzerkiko 18. jaialdian izango baita. Gaur, jaialdiaren lehen egunean, gaueko 23.00etan «Cosmic» ikuzkizuna eskainiko du. Kalejira egitura duen emanaldi honi esker estralurtar batzuk iritsiko dira Lekeitoko kaleetara. Piroteknia, valentziarren esku. Bihar, 12.30ean, «Macroscopi» antzezlanaren txanda izango da.