Oporretan ere bertso giroa Elgoibarren gaztetxoentzako bertso-barnetegiari esker
Aurtengo udan, zerbait berezia egin eta ondo pasatu nahi duten 15-18 urte bitarteko gaztetxoentzat bertso-barnetegia antolatu du Bertsozale Elkarteak, Elgoibarko Udalarekin elkarlanean. Bertso-barnetegi hori Idotorbe (San Pedro) auzoko Aubixa baserrian izango da; betiere, ongi pasatzeko, euskara lantzeko, bertsotan gozatzeko, bertsolariak ezagutzeko, lagun berriak egiteko... helburuarekin. Informazio gehiago: Udaleko Euskara Sailean (kultur etxean, goizez). Bertso afari edota bazkarirako izena emateko ere, bertara joan edota 943 744366 telefonora deitu goizez.