GARA > Idatzia > Real Sociedad

Entrenatzaile aurkezpena

Lezioa ondo ikasita heldu da Coleman Donostiara

«Realarekin jokatu nahi duten jokalariak baino ez ditut nahi taldean», adierazi zuen galestarrak eta «taldearen soluzioa» Zubietatik etorriko dela

Jon ORMAZABAL | DONOSTIA

Galestarra izan eta Donostian denbora gutxi daraman arren, ikasgaia ondo ikasita duela heldu da Chris Coleman Donostiara, eta aurkezpenean, zuzendaritzak helarazi nahi duen diskurtsoa errotik onartu eta errepikatu zuen txuri-urdinen entrenatzaile berriak. Egoera ekonomikoak ez du aukera askorik ematen, baina atzo emandako inpresioaren arabera, badirudi Coleman ez dela deseroso sentitzen Realean zuzendu beharko duen krisi egoeran. Gainera, oso argi du Lehen Mailara heltzeko hartu beharreko bidea, nahiz eta zaila izango dela ondo dakien.

Tontor garaienetara heltzeko indarrak ondo neurtzea funtsezkoa izaten da, eta, alde horretatik, badirudi Colemanek oso argi duela datorren denboraldian izango duen jokalari-taldea. Galestarrak adierazi zuenez, Fulhamen kargua hartu zuenean antzeko egoeran zegoen Londresko taldea; hainbat jokalari saldu behar izan zituzten ekonomia arazoengatik eta beste hainbestek ez zuten taldean jarraitu nahi. «Halako egoerak ez dira berriak niretzat, horregatik, nik oso argi daukat Realean jokatu nahi duten jokalariak bakarrik nahi ditudala taldean. Ez dut izarrik edo kalitate izugarrizko jokalaririk eskatzen nire taldean; Realean jokatu nahi duen jokalariak nahi ditut inguruan», esan zuen.

Alde horretatik, Colemanek oso argi dauka taldearen sustraietara itzuli eta harrobiko lanak izan behar duela oinarria. «Realaren arrakasta ez da fitxatzeetatik etorriko, etxeko jokalariengan egongo da. Zubietako jokalari guztiek aukerak izango dituzte, nik futbolari guztiak ikusi nahi ditut gero erabakiak hartu ahal izateko», esan zuen.

Bere planen arabera, datorren denboraldirako taldeak etxeko jokalariz osatuta egon behar du, kanpoko lau edo bost futbolariren ekarpenekin. Mementoz, ez du «konfiantzazko» jokalaririk ekartzeko asmorik. «Jokalari onak badira eta Realean jokatu nahi badute, etorriko diren jokalariak edozein lekutakoak izan daitezke», azaldu zuen.

«Azkar ikasi beharko»

Espainiako Bigarren Maila ez ezagutzea ez du oztopo larritzat jotzen Chris Colemanek. «Egia da ez dudala ezagutzen, baina futbola hizkuntza unibertsala da, hamaika taldetako bi jokalarik jokatzen dute, bi ate daude... Fulhamen manager kargua hartu nuenean ere ez nekien gauza handirik lan horretaz, beraz, azkar ikasi beharko dut», azaldu zuen.

Salva Iriarte kirol zuzendariak aurkezpenean nabarmendu zuenez, Colemanekin haize berria sartzea nahi dute, eta entrenatzaileak argi dauka aldatu beharreko lehen gauza mentalitatea dela. «Azken denboraldia ikusita taldea ia beti jaitsiera postuetan egon da, eta horrek galtzaile sena hartzera eramaten du. Hori aldatu behar da, jokalariak Bigarren Mailan gustura daudela ikusten badut, gauzak ez dira ondo joango gure artean», adierazi zuen.

Jokatzeko erabiliko duen estiloaren inguruan azaldu zuen ez dela oso britainiarra izango. «Premier League izango da gaur egungo ligarik gogorrena, eta bertan bost edo sei taldek oso ondo jokatzen dute, baina gainerakoek gehiegi erabiltzen dute baloi luzea eta presioa. Niri hori ez zait gehiegi gustatzen, batzuetan 4-4-2 klasikoa ondo dago, baina niri pase gehiago eta joko landuagoa gustatzen zaizkit», azaldu zuen.

Aurkezpen ekitaldietan ohikoa den bezala, Realaren entrenatzaile berriak «Donostian egotea ohore handia» dela nabarmendu zuen, eta taldea Lehen Mailara igoko duen konfiantza osoz etorri omen da, bestela ez baitzuen sinatuko. Nabarmendu zuenez, Ingalaterran sarri galdetu diote ea nola hartu duen Bigarren Mailako talde bat, Premierreko eskaintzak izan zitzakeenean, baina beretzat erabakia ez da batere zaila izan. Colemanek azaldu zuenez, taldearen historiak, egiturak eta Swanseako jokalari zela 1987. urtean ezagutu eta liluratu zuen hiriak aurkezten zioten aukera ez aprobetxatzea «erokeria bat» izango zatekeen.

Gaztelaniaz hitzik ere ez dakien arren, ikasteko konpromisoa hartu zuen, ez duelako nahi taldean inork berari ingelesez hitz egiterik, berak moldatu behar baitu taldera.

Belca será el sponsor principal por tres años

La Real dio ayer a conocer que Belca, empresa de Billabona-Aduna cuya actividad es la fabricación de maquinaria y films plásticos para sistemas de embalaje, será el sponsor oficial del club. El acuerdo es por tres temporadas y Belca se reserva la opción de prorrogarlo en una temporada más.

Steve Kean y Manzisidor completan el staff

El escocés Steve Kean, ayudante de Coleman en el Fulham y que sabe portugués tras cinco temporadas de jugador en el país luso, será el segundo entrenador de la Real, mientras que Salva Iriarte confirmó que Xabier Manzisidor seguirá siendo el entrenador de porteros.

Mentalitatea

Colemanek nabarmendu zuenez, bere lehen lana taldearen txipa aldatzea izango da. «Iaz urte guztia jaitsiera postuetan pasatuta, galtzaile sena hartzen da, eta hori aldatu beharra dago. Bigarren Mailan gustura dauden jokalariekin gauzak ez dira ondo joango nirekin».

Joko sistema

Britainiarren 4-4-2 klasikoa inoiz erabili duen arren, Colemani baloia gehiago ukitzea eta pazientzia handiagoko jokoa gustatzen zaio. «Premier Leaguen bost edo sei taldek oso ondo jokatzen dute, baina gainerakoek gehiegi erabiltzen dute baloi luzea eta presioa», azaldu zuen galestarrak.

«Nunca hablo de las virtudes ni de los puntos débiles de mis plantillas»

Chris Coleman no quiso valorar el boceto de plantilla con el que cuenta para el difícil reto del ascenso ni las posiciones que deben reforzarse. «Nunca suelo hablar ni de las virtudes ni de las carencias de mis equipos, lo que no significa que no tenga una idea de por dónde hay que reforzar el equipo», se excusó el galés. El director deportivo Salva Iriarte tampoco dio ninguna pista y se limitó a explicar que priorizarán el fichar bien a hacerlo rápido, sin darle importancia a comenzar la pretemporada al completo. J. O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo