GARA > Idatzia > Euskal Herria

udako euskal unibertsitatea

UEUren ikastaroek astelehenean jarraituko dute Baionan eta Eibarren

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) udako ikastaroak Baionan eta Eibarren izango dira datorren astelehenean, UEUko iturriek azaldu dutenez. Baionan Bernat Etxepare lizeoa estreinatuko dute egoitza berri gisa, eta bertan bost ikastaro burutuko dira heldu diren egunetan. Horietatik aipagarrienak, «Antzerki fisikoa», «Kanta dezagun!» eta «Apiterapia» izena dutenak dira. Honetaz gain, Ipar Euskal Herriko historian zehar euskararen papera hizpide izango duen hitzaldi bat ere izango da, Elkar Megadendako aretoan, arratsaldeko 17:30etan. Bestalde, Eibarren ere ikastaro interesgarriak izango dira datorren astean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo