KAE-2
Hirugarren estropada puntuagarria Elantxobeko uretan
A.A. | DONOSTIA
KAEko bigarren multzoko hamar traineruek gaur jokatuko dute ligako hirugarren estropada puntuagarria Elantxoben (12.00). Kasu honetan, txandak sailkapenaren arabera ezarriko dira eta irabazleak 1.690 euroko dirusaria jasoko du.
Lehen txandan Raspas, Hibaika eta Colindres irtengo dira; bigarren txandan Getxo, Deusto eta Arkote; eta hirugarren eta azken txandan Busturialdea, Hernani, Portugalete eta Castro.
Orain arte bi estropada jokatu dira maila horretan, Orion eta Donibane Lohizunen, eta lehen postuan Castro dago 19 punturekin. Atzetik, Portugalete eta Hernani daude 16na punturekin.