GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Dominguez nagusitu da Mungiako erlojupekoan eta lider berria da

 

U.I | BILBO

Sergio Dominguezek Mungiako erlojupekoa irabazi zuen atzo eta Bizkaiko Birako lider berria da. Soctec taldekoak sekulako erakustaldia egin zuen 10,600 kilometroko saioan eta urrats handia egin zuen itzulia gaur Bilbon irabazteko.

Espero zen baino alde handiagoa lortu zuen Dominguezek etapan; izan ere, hamar kilometro besterik ez ziren. Dominguezek Serrano Estatu espainoleko txapelduna menderatu zuen, baita Amador liderra ere.

Lasterketa gaur erabakiko da, liderrak hainbat txirrindulari baitu gertu. Bilbon hasita eta amaituta, El Viverorako bi igoerek Dominguezen indarrak neurtuko dituzte. Izan ere, Lizarteko Amador, Baqueko Esteban, eta Froiz, Caja Rural eta Azpiru taldeak prest dira lehian aritzeko helmugara iritsi arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo