GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Idi-probak Aia

Bikien eta Mauriren idien arteko apustua izango da

J.L. | DONOSTIA

Bikien eta Mauriren idien arteko apustua jokatuko dute gaur, Aiako probalekuan, 22.00etan. Idiak sekula plazaratu gabekoak dira, eta horrek beti pizten du ikusmina, denek izaten baitute gauza berriak ikusi eta ezagutzeko gogoa.

Bikien uztarriak Urrutia eta Gipuzkoako beste edozein itzain eramateko aukera izango du; eta Maurirenak, berriz, Lopene eta Bizkaiko beste edozein itzain. Idiak berriak dira, kintopekoak, alegia, baina erabili beharko duten harria Aiako probalekuan sariketan erabiltzen duten bera izango da.

Bizkaikoa

Bihar, Markinan, Bizkaiko Ingude-altxatze Txapelketa jokatuko dute bai gizonezkoetan, bai eta nesketan ere, 18.00etan. Bertan parte hartu nahi duten guztiek izena emateko epea zabalik dute, eta saioa hasi baino ordubete lehenago amaituko da epe hori.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo