GARA > Idatzia > Ikusmira

Euskal presoen egoera aldatzeko borondatea

Etxerat-ek euskal preso politikoek eta haien senideek pairatzen duten egoeraren berri eman zuen atzo. Bereziki, 12 presok gaixotasun larriak dituztela gogorarazi zuen. Bestalde, beste 183 presori askatasun eskubidea ukatzen dietela nabarmendu zuen. Batzuei, kartzelatik atera aurretik zigorrak luzatu dizkietelako, eta beste batzuei, ezarri zieten zigorraren hiru laurdenak beteta izan arren, legeari jaramonik egin gabe, oraindik kartzelan dituztelako.

Presoen egoera gero eta larriago dela esatea ez da esaldi hutsa. Alde batetik, presoen kopurua gero eta handiagoa delako, horrek dakarren guztiarekin: familiako kideen joan-etorriak, defentsa eskubidea bermatzeko zailtasunak, bizi-baldintzak etengabe okertzea... eta, bestetik, gobernu espainolak ete frantsesak presoak suntsitzeko politika gogortu dutelako. Prozesu politikoan gertatu zena besterik ez da aintzat hartu behar ondorio horretara iristeko. Su-etena indarrean zegoela, presoen bizi-baldintzak arindu ordez, PSOEk lehia zentzugabeari ekin zion: PPk baino gutxiago egin zuela aldarrikatu zuen; Zapaterok euskal preso bat bera ere ez duela gerturatu nabarmendu zuen.

Jarrera hori aldarazteko konpromisoak behar direla jabeturik, Etxerat-ek errepide eta hondartzetan aldarrikatuko du euskal preso politikoen eskubideak errespetatu behar direla.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo