Itoitz eta Esa urtegiak husteko eta Solidarioak absolbitzeko eskatu dute
Gaur, 19 solidarioren kontrako epaiketa izanen da, Itoitz herriaren suntsiketa gelditzen saiatzeagatik. Atzo manifestazioa izan zen Alde Zaharreko kaleetan barna. Herriak bizirik mantentzeko eta Itoitz eta Esa urtegiak husteko eskatu zuten, solidarioak absolbitu ditzatela aldarrikatzearekin batera. Gaur auzitegiaren atarian protesta-elkarretaratzea eginen dute. Hainbat kolektibok elkartasuna adierazi diete, eta mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu dute.
Jasone MITXELTORENA |
Gaur goizean da 2003an Itoitz herria babestu zuten hainbat lagunen kontrako epaiketa. 19 solidario epaitzekoak dira Iruñeko Auzitegian, «desobedientzia larria» leporatuta. Fiskalak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta Nafarroako Gobernuari ordaindu beharreko 36.000 euroko isuna eskatzen du. Auzipetuak absolbitzeko eskatzeko, elkarretaratzera deituta dago epaiketa baino ordu erdi lehenago, 8.30ean, Auzitegiko atarian.
Arrazoi berarengatik, atzo manifestazioa egin zuten Alde Zaharreko kaleetan barna. Nabarreria plazatik abiatu eta auzoan barrena Gaztelu plazaraino iritsi ziren «Herriak bizirik! Pantanorik ez!» eta «UPN herrien hiltzailea» aldarrikapenak. Itoitz eta Esa urtegiak berehala husteko eskaera egiteko balio izan zuen atzoko mobilizazioak, bai eta urtegi horiek egin ahal izateko desagertarazi zituzten herrien aldeko oihua entzunarazteko ere. Izan ere, gaurko epaiketa herri horiek babesteagatik izanen da.
Solidarioekiko solidaritatea
2003an Itoitz herria indarrez hustu eta suntsitzera joan ziren Foru poliziakideei modu baketsuan aurre egin zieten bizilagunek eta Solidarioek. Nafarroako gizarteko sektore zabal bat proiektuaren eta hori aurrera eramateko moduaren kontra agertu zen, eta Solidarioei babesa erakutsi diete. Elkarretaratzeko deia eta auzipetuak libre uzteko eskaera egin dute hainbat kolektibok. Tartean, CNT Solidarioen borrokaren alde agertu zen, eta «herriak suntsitzeak bizilagunak arriskuan jarri zituela» gogorarazi zuen; «babesturik egon behar luketen inguru naturalak defendatzeagatik epaitzeak» justifikaziorik ez duela adierazi zuen Eguzki taldeak. Aralarrek, berriz, «desobedientzia zibila» babestu zuen.
Atzoko manifestazioan, Itoizko urtegia eta hori eraikitzeko UPNren Gobernuak herriak suntsitu dituela salatu zuten. Hargatik, «Sanz kriminaltzat epaitzeko» eskatu zuten.
Zortzi lurrikara gehiago izan dira. Bizilagunek urtegitik zetorren «zarata indartsu bat» entzun zutela jakinarazi zuen atzo Itoitzeko Koordinakundeak.
El Gobierno de Nafarroa aprobó ayer el Plan Sectorial de Incidencia Supramunicipal «para la regulación de usos turísticos, deportivos y de ocio de las márgenes del embalse de Itoitz». La iniciativa ha sido promovida por el Ayuntamiento de Artze y el Concejo de Nagore. El objetivo es «crear un nuevo marco» que permita llevar a cabo las actividades previstas. De momento está prohibido el uso de embarcaciones a motor, aunque será «hasta que se acredite la compatibilidad y posibilidad legal de este uso y se cuente con las autorizaciones pertinentes». En el «Área Restringida a avifauna» se permitirá la construcción de un mirador o centro de interpretación.
GARA