GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Ordiziako klasikoa LXXXIV. edizioa

Joaquin Rodriguez izan da azkarrena Ordiziako helmugan

Caisse d´Epargne taldeko txirrindulariak esprint luze eta gogor batean lortu zuen 84. ekitaldiko txapel gorria. Julian Sanchezekin batera egin zuen erasoa Abaltzisketako gainean, eta Ordiziako helmugan garaipena lortzeko lehiatu behar izan ziren

p040_f01_199x128.jpg

Imanol CARRILLO | ORDIZIA

Joaquin Rodriguez izan zen Ordiziako Klasikoko 84. ekitaldiko irabazlea. Kataluniarrak esprint gogor batean lortu zuen garaipena Julian Sanchez atzean utzita.

Bere taldea, Caisse d´Epargne, faboritoa zen Euskaltel-Euskadi eta Saunier Duvalekin batera. Gainera, txirrindularien artean ere bera zen hautagai nagusia txapela irabazteko. Eta ez zuen kale egin.

Eguna azkar hasi zen. Goizeko 10etan hasi zen lasterketa eta txirrindulariek lehenengo kilometroetatik azkar joateko erabakia hartu zuten. Horrela, laugarren kilometroan hamaika txirrindularik ihes egin zuten. Horien artean, Julen Zubero, Mikel Artetxe eta Markel Irizar euskaldunak zeuden. Hiru minutuko abantaila izan zuten tropelarekiko, baina pixkanaka denbora tarte hori gutxitzen joan zen.

Zirkuituko lehen itzulia 43 minutuan pasa zuten ihes egin zutenek eta bi minutu beranduago sartu zen tropel nagusia.

Albiste txarra Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchezek eman zuen. Bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa. Aipatu zuenez, hemendik hilabetera izango den Vueltarako prestatzen ari da eta ez zuen bere egoera fisikoa behartu nahi.

Dena den, zirkuituko bigarren itzulian Euskaltel-Euskadik lasterketako protagonismoa bereganatu zuen eta tropela luzatu behar izan zuen ihes eginda zeuden txirrindulariak harrapatzeko. Horrela, lasterketa burua bi minutu baino zertxobait gutxiagoko denbora tartearekin gelditu zen.

Hirugarren itzulian bost txirrindulari besterik ez ziren gelditu aurreko postuetan: Mikel Artetxe, Julen Zubero, Ivan GilMartin, Constantino Zaballa eta Ezequiel Mosquera. Euskaltel-Euskadik bultzaka jarraitzen zuen, baina denbora oso mantso jaisten zen.

Altzo eta Abaltzisketa

Txirrindularitzan gertatzen den bezala, lasterketak mendian erabakitzen dira askotan, eta atzo gertatutakoa ez zen beste era batekoa izan. Espainiar Estatuko probarik zaharrena da lasterketa hau eta bi mendi garrantzitsu zituen: Abaltzisketa eta Altzo. Aurten, Gipuzkoan jaieguna ez zelako, ibilbidea aldatu behar izan zuen antolakuntzak. Ondorioz, txirrindulariak ez ziren Bidania eta Mandubiatik pasa, baina bai ordea, Altzo eta Abaltzisketatik. Bertan egin zuten erasoa Joaquin Rodriguezek eta Julian Sanchezek. Azkenean, tropelarekiko distantzia gordeta, helmugako zuzenera iritsi ziren esprint luze eta indartsu batean lehiatzeko, eta azkarrena Caisse d´Epargne taldeko txirrindularia izan zen.

GIRO BIKAINA

Txirrindularitza proba honetako 84. ekitaldian Ordiziako jendeak sekulako giroa izan zuen herriko kaleetan zehar. Haurrak gurasoekin, lagun-koadrilak... Adin guztietako jendea ikus zitekeen Gipuzkoako herri horretan.

«No me queda más que darle la enhorabuena»

El corredor Julián Sánchez, segundo en la 84 edición de la Prueba de Ordizia disputada ayer, lo intentó hasta el final en una llegada al esprint. «Yo no gano un esprint desde cadetes, y sabiendo que Joaquín Rodríguez es un buen esprinter, creo que lo he hecho bien poniéndome a rueda», comentó después de la carrera. «No me queda más que darle la enhorabuena a Joaquín», añadió el corredor del Relax-Gam.

El segundo clasificado, por otro lado, comentó que «como el año pasado, se ha hecho un corte. Entre Euskaltel y mi equipo, el Relax, me han dado confianza. En la última subida Karpin Galicia, con David Herrero, ha apretado mucho. Hemos aprovechado la oportunidad, he cogido unos metros y en el último kilómetro me ha cogido Joaquín».

Al ganador de la clásica, Joaquín Rodríguez, del Caisse d´Epargne, la carrera le pareció bastante dura: «Se nos ha hecho muy dura la subida a Abaltzisketa y de ahí a meta parecía que la carrera no acababa».

El catalán quiso comentar la carrera, tercera victoria de este año para el corredor: «Ha sido una carrera muy movida. El equipo ha salido a controlar. Se ha metido Zaballa en una fuga que era peligrosa. Poco a poco se ha ido quedando gente y la verdad es que se nos ha puesto de maravilla. Después, Euskaltel y Relax se han puesto a tirar para controlar». Además, quiso agradecer la labor de su equipo: «Ha sido una carrera difícil de controlar, pero el equipo a respondido perfectamente».

I. C.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo