Larraungo urbanizazioa ekiditeko salaketa paratu du Gurelurrek
Gurelurrek helegitea jarri du Larraungo Haraneko Udalean, eta salaketa Ebroko Ur Konfederazioan, Lekunberri aldeko lurretan urbanizazioa eraikitzeko proiektuak aitzinera egin ez dezan. Agrozumos zabaltzea kaltegarria izanen zela ohartarazi zion talde ekologistak Udalari, haranean ura falta delako eta Larraun ibaia kalte larriak jasaten ari delako, eta agintariek «bere egin zituzten» adierazpenok. Gero, ordea, oraindik kalte gehiago eraginen lituzkeen pro-iektua onartu zuten, Gurelurrek salatu duenez.
Talde ekologistaren hitzetan, egitasmoak sortuko lituzkeen kalteen erakusgarri da ingurua gaur egun: «Ibaiak ez du apenas emaririk eta araztegiaren azpiko uraren egoera penagarria da», kritikatu du.