GARA > Idatzia > Pilota

ESKUA

Emaitza estuak Mikel Goņi eta Iņaki Izarentzat Ermuan eta Etxebarrian

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Mikel Goñi eta Iñaki Iza izan ziren atzoko protagonista nagusiak eguneko esku pilota jaialdi garrantzitsuenetan. Aurrelari oronoztarra berriz ere garaipenaren bidera itzuli zen atzo Ermuko pilotalekuan. Jaialdiko lehen partida jokatu zuen Mikelek Aitor Elkororekin batera, eta 22 eta 21 irabazi zuen Asier Berasaluzeren eta Aitor Zubietaren aurka. Nafarraren zortzigarren garaipena da aro berrian jokatu dituen hamaika partidetan. Partida nagusian, Titinek eta Naldak 22 eta 19 hartu zituzten mendean Gonzalez eta Martinez de Eulate.

Etxebarrian, bestetik, Iñaki Izak hirugarren partida jokatu zuen profesionaletan, nahiz eta oraingoan ezin izan zuen irabazi. Unanuerekin, 22-21 galdu zuen Arretxe II.aren eta Mendizabal II.aren kontra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo