GARA > Idatzia > Pilota

Zesta-punta

Gotzon Enbilek bikain eutsi zion Irastortzaren kolpeari

Bigarren jokoa larri-larri irabazi ondoren, gorriak 6 eta 9 galtzen joan ziren hirugarren joko erabakigarrian, baina lau tanto ikusgarri egin zituzten jarraian

p046_f01_97x140.jpg

HORMAETXEA-ENBIL 2

LANDER-IRASTORTZA 1

GARA | DONIBANE LOHIZUNE

Hormatexeak eta Enbilek ikaragarri sufritu zuten astearte gauean Donibane Lohizunen Lander eta Irastortza mendean hartzeko. Abuztuko Nazioartekoen lehen jardunaldian lau pilotariek joko bikaina atera zuten eta irabazleeek egoera oso larriei buelta eman zieten. Lehen bi jokoetan garaipen bana eskuratu ostean, Hormaetxea eta Enbil 9 eta 6 atzetik joan ziren hirugarren joko erabakigarrian, baina dena galduta zeukatela zirudienean, lau tanto jarraian egin eta garaipena eskuratzeko gai izan ziren.

Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak, ordea, azken jokoa iritsi aurretik porrota oso gertu izan zuten. Izan ere, Landerrek eta Irastortzak lehenengo jokoa 11 eta 15 irabazi ondoren, bigarrenean bere aldeko 12 eta 14ko partzial bat izan zuten. Une horretan, beraz, partida erabakitzeko hiru aukera izan zituzten urdinek. Hala ere, Alex Hormaetxeak -lehen aldiz jokatu zuen Donibane Lohizunen, baita irudi bikaina eman ere- eta Gotzon Enbilek dena eman zuten azken txanpa horretan. Hiru tanto segidan egiteko gai izan ziren eta, ondorioz, hirugarren jokoa behartu zuten.

Azken seta emozioz beterikoa izan zen, seigarren tantorako bost berdinketa izan baitziren. Baina Landerrek eta Irastortzak ihes egin zuten berriz ere (6-9) eta bazirudien bigarren aukeran ez zutela barkatuko. Baina ez zen hala gertatu. Hormaetxeak kalitate handiko bizpahiru erremate kateatu zituen eta Gotzonek, betiko erregulartasunari eusteaz gain, hormabiko bikain bat ere lortu zuen. Azken lau tantoak segidan egin zituzten, beraz, eta azken minutuetan erakutsitako intentsitate fisikoak bere saria izan zuen ikusleen txaloen artean.

Emaitza horri esker, Bermeon bizi den aurrelari amerikarra eta atzelari zumaiarra ligaxkako lehen liderrak dira. Asteartean elkarren aurka jokatu zuten bi bikoteekin batera, ligaxka Goikoetxea-Barrondo eta Alberdi II-Alliez bikoteek osatzen dute.

Atzo galtzea egokitu zen

Ordu gutxiren barruan bi partida jokatu behar izan ditu Gotzon Enbilek, eta astearte gauean irabaztea egokitu bazen ere, atzo ezin izan zuen garaipena eskuratu Etxebarriako Udal Pilotalekuan.

Eskuarekin nahasian antolatutako jaialdiko lehen partida jokatu zuten Alberdi II.ak eta Elizegik Lekue eta Enbilen kontra. 53 minutu iraun zuen partidan, Luis Mari Alberdik sekulako klasea atera zuen eta laugarren garaipena lortu zuen segidan. Irabazleak zuzenean joan ziren 15-15etik 24-15era, eta partida erabakita utzi zuten.

Foronda-Arriaga, primeros finalistas de La Blanca

Foronda y Arriaga serán los primeros finalistas del Gran premio de La Blanca, puntuable para el Circuito Orange de cesta-punta que organiza Jai-Alive. Derrotaron en una semifinal larga y dura a Konpa y Endika por 31-35. Foronda y Arriaga tomaron ventaja en el marcador (19-13), merced al físico de Iker Foronda y al buen trabajo de Arriaga en la zaga. Pero se fueron confiando y los colorados se acercaron peligrosamente (28-30); unos pocos errores de Foronda y el calor hicieron mella en los azules, que sin embargo lograron aguantar durante el tramo final e imponerse por un apretado marcador. La segunda semifinal se disputa el lunes a las 18.30.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo