GARA > Idatzia > Herri-kirolak

SOKATIRA

Goiherrik hirugarren txapela jantzita amaitu nahi du denboraldia

J.L. | DONOSTIA

Hirugarren txapela buruan duela amaitu nahi du denboraldia Goiherrik. Izan ere, gaur amaituko dira lehiaketak Berangon, bertan 17.00etan jokatuko baitute 560 kiloko azkeneko jardunaldia.

Goiherrik ia-ia segurtatuta dauka txapela; izan ere, hiru puntu kentzen dizkio bigarrenari. Postu horretan, Goiherri B eta Gaztedei A daude berdinduta. Berdeek txapela galtzea oso zaila da, ia-ia ezinezkoa, baina gerta daiteke. Horretarako, azkena atera beharko luke, eta bigarren dauden bi talderen batek irabazi. Orduan, berdinduta geratuko lirateke, eta kitarakoa ere galdu beharko lukete. Beraz, Goiherriko lehen taldeari txapelak ihes egiteko, gauzak gaizki, oso gaizki, egin beharko lituzke azkeneko saio horretan, eta beste taldeak, berriz, ongi ez, oso ongi, hutsik egin gabe egin beharko lituzke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo