GARA > Idatzia > Arrauna

San Miguel Liga

Pronostiko zaila du benetan Getxoko XXIX. Ikurrinak

Orio, Urdaibai, Zarautz, Hondarribi, Castro eta Pedreñaren arteko lehia inoiz baino borrokatuagoa izan daiteke gaur, azken astean ikusi ditugun estropadetako emaitzak kontuan hartzen baditugu

p051_f01_148x120.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Uztaila amaitzen ari da eta traineru denboraldia bero-bero dago. Aurreko asteazkenean jokatutako Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketa ikusgarriak pasatu ondoren, San Miguel Ligako zazpigarren eta zortzigarren estropada puntuagarriak jokatuko dira gaur eta bihar, Getxon eta Castro Urdialesen. Lehiaketaren lehen erdia, beraz, ia beteta izango dute 12 parte-hartzaileek.

Zarautzek Gipuzkoako Txapelketan emandako erakustaldiari gain hartu eta Oriok orain artean San Miguel Ligan erakutsi duen nagusitasunari eutsi nahiko dio gaur ere Getxoko XXIX. Ikurrinan (18.00, ETB-1). Oriotarrek bi puntuko aldea ateratzen diote Urdaibairi sailkapen nagusian, eta garrantzitsua litzateke haientzat uztaila lider moduan amaitzea.

Bermeotarrak, ordea, aurkari gogorrak izango dira. Jokatu dituzten azken bi estropadetan trapua etxeratu dute -Plentziako estropadan eta Bizkaiko Txapelketan- eta garaipenen bidetik jarraitu nahiko dute. Ligaren borroka bien artean dagoela nahiko argi utzi du lehen hilabeteak.

Bi horiekin batera, nola ez, Zarautz, Hondarribia, Castro eta Pedreña aipatu behar dira banderaren lehian. Zarauztarrek erakutsi zuten asteazkenean, Donostian, edozeini irabazteko gai direla estropada bakarrera, baina TKEko lehen garaipenak ihes egiten du oraingoz. Hondarribiaren kasuan, aurreko asteburuan lortutako bigarren postuek argi erakusten dute hemendik aurrera garaipenen borrokan ibiliko direla ia beti.

Abantaila pixkabat izan dezaketenak Castro eta Pedreña dira. Kantabriakoek ez dute estropadarik izan aste tartean -kontuan izan behar da galiziarrek ere bertako txapelketa izan zutela asteazkenean- eta atseden hori balia dezakete. Batez ere Pedreña nabarmenduko genuke, iazko irabazlea Getxon. Aurreko igandean laugarren egin zuen Plentzian, eta espero zen mailara gerturatu dira Joseba Fernandezen mutilak. Eta bihar estropada Castron izango dela kontuan hartuta, baliteke La Marinera indarrak gordetzen saiatzea etxean dena emateko.

Sailkapena kontuan hartuta, lehen txandan Cabo, Arkote, Mecos eta Zumaia irtengo dira. Bigarren txandan arituko direnak Pedreña, San Pedro, Laredo eta Castro izango dira. Eta Zarautz, Hondarribia, Urdaibai eta Orio hirugarren eta azken txandan arituko dira.

KAE Ligan bi estropada

Kantauriko Arraun Elkarteari (KAE) dagokionez, bi estropada jokatuko dira gaur. Lehen multzoko traineruek Pasaiako XXIII. Ikurrina izango dute jokoan 17.30etik aurrera. Estropadak hiru luze eta lau ziaboga izango ditu, baina bi ontzik alde batera hartuko dute irteera eta beste biek bestera, bide erdian gurutzatuta, Pasaian egin izan duten moduan. Lehen txandan Hondarribia, Ur Kirolak, Zierbena eta Santurtzi irtengo dira; bigarrenean, Donostia Arraun, Ondarroa, Camargo eta Pontejos; eta hirugarrenean, Kaiku, Isuntza, Pasai Donibane eta Getaria.

Bigarren multzoko hamar ontziek 16.00etan ekingo diote Castroko I. Banderari. Lehen txandan Raspas, Hibaika eta Colindres arituko dira; bigarrenean Getxo, Deusto eta Arkote; eta hirugarrenean Hernani, Busturialdea, Castro eta Portugalete.

PASAIAKO IKURRINA

KAE Ligako hamabi ontziek 17.30ean ekingo diote Pasaiako XXIII. Ikurrinari. Lau ontzi txanda bakoitzean, bi norabide batean eta beste bi bestean, bide erdian gurutzatuta. Ikuskizuna, beraz, ziurtatuta dago.

Se aprueba el reglamento de La Concha

El nuevo reglamento de la Bandera de La Concha quedó aprobado ayer sin tener en cuenta las quejas presentadas por los clubes guipuzcoanos durante la semana. Finalmente, los dos primeros clasificados en el Campeonato de España podrán remar en la regata clasificatoria -lo que abre el camino a la SDR Astillero si se clasificara por medio del Campeonato de Cantabria- y el ganador de la regata clasificatoria para traineras donostiarras deberá estar entre los ocho primeros de la Liga ARC1 el domingo anterior a la regata clasificatoria general si quiere remar en las regatas de La Concha -en estos momentos, Donostia Arraun está octavo y Ur Kirolak undécimo-.

Las reacciones al nuevo reglamento no se hicieron esperar. El concejal de EA en Donostia, Ricardo Burutaran, criticó las nuevas bases porque implican «modificaciones importantes» en lo que respecta a las embarcaciones locales y añadió que el cambio ha sido adoptado «desde una absoluta improvisación». La concejala del PNV Mertxe Garmendia se sumó a las críticas. Ambos grupos votaron en contra del nuevo reglamento.

A.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo