GARA > Idatzia > Osasuna

Bosgarren fitxatzea talde gorritxoan

Aurrealde eraberrituan leku baten bila dator Nico Medina

Hogei urteko aurrelari txiletarra atzo heldu zen Iruñera, eta datozen egunetan Kuko Zigandari lehen taldean, Portilloren eta Pandianiren aldamenean, leku bat izan dezakeela erakusteko prest agertu zen

p043_f01_097x164.jpg

Jon ORMAZABAL | IRUÑEA

Iaz maila ona eman arren, Milosevicek, Webok eta Soldadok agur esan diote Osasunari, eta aurrealde arras eraberritua aurkeztuko du Osasunak hilabete barru hasiko den denboraldian. Printzipioz, Walter Pandiani uruguaitarrak eta Javier Portillo espainiarrak izan behar dute aurtengo aurrelari titularrak, baina haien aldamenean lekutxo bat egiteko asmoz heldu zen atzo Iruñera Nico Medina txiletarra. Pandiani eta Portillo espainiar Estatuko ligan errotutako jokalariak dira; Nico Medina, aldiz, etorkizuneko apustu bat da, eta denboraldi-aurrean lehendabiziko taldean leku bat izan dezakeela erakutsi beharko dio Kuko Zigandari. Kike Sola iruindar gaztearekin borrokatu beharko du hirugarren aurrelaria izateko.

Izan ere, talde gorritxoarekin bere ibilbideko lehen kontratu profesionala sinatuko du, Iruñera etortzeko aukera sortu zitzaionean ez baitzuen onartu Universidad de Chile bere aurreko taldeak eskaini ziona. Hogei urte eskasekin, Ivan Zamorano bere txikitako idoloaren tradizioari jarraiki, buruz oso ondo moldatzen den aurrelaria Txileko futbolaren etorkizuneko izarra izan daitekeela esaten dute hainbat adituk. Aurrelariak bide horretan doala erakutsi zuen berriki Paraguain amaitu den Hego Ameriketako 20 urtez azpikoen txapelketan. Bertan, hirugarren izan zen Txile, eta Nico Medinak bost gol egin zituen, Peruri bi, beste bi Kolonbiari eta azkena Uruguairi. Bere bigarren taldean aritzeko Real Madrilen eskaintza bat izan zuen joan den urtean Nico Medinak, baina ez zuen onartu, lehen mailako talde batean hazten jarraitu nahi zuelako.

Dohainei dagokienez, aurrelari peto horietakoa da Nico Medina, eta 1,84 metroko garaierarekin buruz oso ondo moldatzen da. Hankaz ezkerra da, eta bere kritikoek eskuina eskailerak igotzeko bakarrik erabiltzen duela esaten dute, bai eta teknikoki ez dela oso iaioa ere.

Jokalariak berak aitortu zuenez, taldearen lehen asmoa Bigarren Mailan utzita uztea zen arren, badirudi Kuko Zigandaren aginduetara egongo dela hasiera batean Nico Medina, eta, taldeak beste aurrelariren bat fitxatzen ez duen bitartean behintzat, gorritxoen lehen taldean arituko da.

Itxaropentsu

Lehen adierazpenetan, Nico Medina «oso pozik» agertu zen Iruñera itzuli izanaz, Europan jokatzeko «ametsa» bete ahal izateko aukera eman baitio talde gorritxoak.

Ibilbide profesionalean jauzi izugarri bat emateko unean den arren, jokalari gazteak konfiantza handia dauka bere buruarengan. «Gaztea naiz, baina jauzi hau emateko prest ikusten dut neure burua. Txileko selekzioko azpiko tade guztietan aritu naiz, eta neure lehen taldean izandako aukerak ondo aprobetxatu ditudala uste dut. Orain Osasuna talde handian jokatzeko aukera heldu zait, eta asmatu izana espero dut», adierazi zuen Medinak.

Kirol ordezkariarekin heldu zen atzo aurrelari gaztea Iruñera, eta hurrengo egunetan aita eta neska-laguna helduko dira.

San Lorenzo espera presentar a Romeo mañana

Nico Medina espera tener más fortuna en Osasuna que Bernardo Romeo, que en dos temporadas apenas ha disputado 32 partidos -8 la pasada campaña- marcando un total de cuatro goles. Viendo que su ciclo en el equipo rojillo y en Europa ha terminado, el delantero argentino ha decidido volver a San Lorenzo de Almagro, equipo en el que mejores números ha sumado -26 goles en la campaña 2000-2001-. Solventado el escollo del año de contrato que le quedaba con la entidad de El Sadar, los dirigentes del equipo de Almagro confían en estampar mañana la firma que ligue a Romeo con su entidad y esperan que el delantero participe en el próximo torneo de Apertura.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo