GARA > Idatzia > Eibar

2007-2008 denboraldia

Aurpegi berri ugari aurkezpenean

Bi atezainen postuak betetzeke badaude ere, hamar fitxaketa berri aurkeztu zituen atzo talde armaginak Ipuruan

p033_f01_199x124.jpg

Mikel ARREGI | EIBAR

Atzo goizean aurkeztu zuten Ipuruan 2007-2008 denboraldiko Eibar. Bertan, urte honetarako talde armaginak ekarritako fitxaketa berriak eta aurreko denboraldietan bertan izandako jokalariak ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildutakoek.

Aurkezpen ekitaldia goizeko 10.30 inguruan hasi zen. Atzo jai izateak eta Eibarren izan zen bero itogarriak, ez zituen zaleak atzera bota eta haietako ehun inguruk Ipuruako harmailak bete zituzten.

Zelaira salto egiten lehenak bigarren taldeko jokalariak izan ziren. Aurten hirugarren mailan arituko den taldeko berritasunak ezagutzeko aukera izan zen bertan. Asier Iturberen esanetara egongo diren mutilak banan-banan irten ziren zelaira, megafonoetatik beren izenak esaten zituzten bitartean.

Eibar B taldearen aurkezpen ekitaldia bukatu ostean, talde nagusiko jokalariak irten ziren zelai gainera. Lehen egin bezala, horien izenak ere megafonoetatik iragarri zituzten. Aipagarria da Mikel Etxabe aretxabaletarra makulu banarekin irten izana, zaleen txalo zaparradak ongietorria egiten zion bitartean.

Zelaira salto egin zuten guztien artean aurtengo denboraldiari begira Eibar taldeak egin dituen fitxaketak zeuden. Hamar jokalari berri horiek ezagutzeko aukera izan zuten atzo zale armaginek.

Atzokoa, hala ere, ezohiko aurkezpen ekitaldia izan zen. Eibarrek daukan atezain falta dela-eta, bigarren taldeko atezainek, Xabier Iruretagoienak eta Asier Undak, bi aldiz irten behar izan zuten zelai gainera. Hori ikusita, Eibar oraindik guztiz osatu gabe dagoen taldea dela esan daiteke.

Presidentearen hitzak

Jokalari guztiak zelaian zeudenean, Jaime Barriuso presidentea azaldu zen bertan. Mikrofonoa hartu eta denboraldi hasierako hitzaldia eman zuen. Barriusok taldea bigarren mailan urte askotarako geratuko dela esan zuen, eta horretarako «borroka, kemena eta adorea erakutsiko» dutela iragarri zuen. Aurten, Eibarrek «historikoki egon behar duen lekuan egon» behar duela adierazi eta gero, presidenteak zaleen bultzada eskatu zuen. Bere esanetan, «zaleen laguntza berebizikoa izango dugu bigarren maila honetan egingo dugun ibilbidean». Horren ostean, aurtengo denboraldiari begira «zaleen eta taldearen arteko batasuna» aldarrikatu zuen. Zaleen txaloen artean amaitu zuen bere hizketaldia presidenteak.

Barriusok hitz egiteari utzi zionean, Manix Mandiolak hartu zuen bere lekua. Entrenatzaile eibartarrak iaz taldean egon ziren jokalariak eta aurten bertan egongo ez direnak gogoan gorde nahi izan zituen. Gainera, aurtengo denboraldiari begira iazko jarrera berbera erakusteko eskatu zien zaleei. Mandiolak berba egin ostean, Ander Alaña kapitainak «Eibar bigarren mailan geratzea lortuko dutela» esan nahi izan zuen.

Behin hizketaldi guztiak bukatuta, jokalariak eta kirol arduradunak argazki ofizialerako bildu ziren.

Dos porteros necesarios para apuntalar el equipo

Momentos después de finalizar el acto de presentación del equipo, el míster eibarrés Manix Mandiola compareció ante los medios. Según el técnico, esta temporada será más necesaria que nunca «la ilusión de los jugadores». Por eso dijo que él sólo quiere «jugadores comprometidos y con ilusión». El técnico armero valoró positivamente la incorporación de diez nuevos hombres, ya que, según dice, «estos aportarán mayor calidad al equipo».

A pesar de estas incorporaciones, todavía quedan vacan-tes los dos puestos de porteros. En este sentido, Mandiola se mostró tranquilo y dijo que «el primer partido de liga el Eibar tendrá asegurado el puesto de guardameta». En los últimos días ha sonado mucho el nombre de Unai Alba para cubrir este puesto. Según el propio Mandiola, el club ha contactado con el jugador y el Athletic, y es posible que el acuerdo entre todas las partes se cierre en los próximos días. Hasta que este fichaje llegue, el míster indicó que el guardameta del filial Xabier Iruretagoiena será el encargado de defender la portería armera.

Mikel ARREGI

Mañana, primer partido contra el Beasain

El Eibar juega hoy en Zumaia el primer partido de pretemporada contra el Beasain, de Tercera División. El partido dará comienzo a las seis de la tarde en el campo Aita Mari. El conjunto armero seguirá con su preparación el domingo contra Osasuna en Tajonar y el próximo 8 de agosto contra el Racing de Santander en el campo de Asti (Zarautz).

El club busca una salida para Sánchez y Etxaniz

Preguntado por la situación de los dos canteranos que se presentaron ayer como jugadores del primer equipo eibartarra, Asier Sánchez y Josu Etxaniz,el entrenador Manix Mandiola indicó que la prioridad del club es cederlos a algún equipo cercano de 2ªB. Si no se consigue cesión alguna, el entrenador dijo que se quedarán en Ipurua, aunque apuntó que en el Eibar no gozarán de muchos minutos.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo