GARA > Idatzia > Musika

Aritz Sound System

Baxuaren azti eta maisu

p050_f02_186x101.jpg

Marcus Miller, musika munduko pisu astuna da. Guztiaren gainetik musikaria da, letra larriz idatzita. Bizitza osoa musikari eskaini dio eta, merezimenduengatik balitz, komunikabideetan etengabe azaltzen diren «musikaren izar» ezagunak baino ezagunagoa behar luke izan. Hamahiru urterekin klarinetea, pianoa eta baxua jotzen zituen, eta hamabost urte zituela New York hiriko areto askotan jotzen zuen zuzenean. Berehala grabazio estudioetako tira handiko musikari bilakatu zen eta Are-tha Franklin, Roberta Flack, Groover Washington jr. edo Bob James bezalakoentzat grabatu zuen. Miles Davisekin ere aritu zen elkarlanean eta Davisen baxu-jotzaile kutuna izan zen. Estudioko grabazioak zuzeneko emanaldiekin eta beste musikari eta taldeentzat egindako ekoizpen lanekin uztartzen jakin du eta berarekin lan egin dutenek, langile sutsua izateaz gainera, harremanetarako dohain berezia duela diote. Bere izenpean kaleratu dituen diskoetan urteetan jasotako jakintza islatu du; estudioko musikari onenetakoaren esperientzia, jazzaren barruan dauden bide desberdinak uztartzen dituen musika sortzailea eta estiloen edo aurreiritzien mugak apurtzen dituen ekoizlea. Eta guzti hori gutxi balitz, laguntzaile papera izan duen instrumentua (baxua) protagonista bilakatzen jakin du. Hausturarik gabe etengabe garapenean dagoen musikaria da. Disko berri honetan, bere kantuekin batera hainbat egokitzapen ere entzun ahal dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo