GARA > Idatzia > Zirikazan

Tourreko pintadek islatzen duten arazoari erantzun baino isilarazi nahiago du Parisek

Hiru herritar atxilotu dituzte Lapurdin Tourreko ibilbidean pintadak egitea leporatuta. Atxiloketak eta etxe miaketak Oloroeko gerdarmeek egin dituzte, eta ez «polizia antiterroristak». Izan ere, hainbat iturrik aipatu dutenez, «terrorismoa goraipatzea» leporatzen diete Galarragari, Martini eta Larronderi. Bistan da delitu hori kutsu guztiz politikoa duela. Izan ere, azken urteotan eskuineko gehiengoak adierazpen askatasuna murrizteko bidean lege eta arau berriak sortu ditu etengabe: Frantziako banderari iraintzea zigortzeko, adibidez. Hots, ez litzateke harritzekoa auzi horretan ere Gobernu espainolaren eskutik joatea. Edonola ere, esan beharra dago Parisek ez duela Madrilek markatzen duen politika jarraitzen soilik. Bere estatu logikari jarraiki egiten ditu euskal independentisten aurkako erasoak. Tourra Euskal Herritik igarotzen den bakoitzean, aldarrikapen anitz agertzen dira ibilbidean, hala nola euskal selekzioaren eta presoen eskubideak aldarrikatzeko edo lur espekulazioa salatzeko. Baita ETAren akronimoa ere. Hobe luke Parisek jarrera horrek agerian uzten duen arazo politikoari konponbidea ematea, protesta mota hori isilaraztea baino.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo