GARA > Idatzia > Ekonomia

CCOOk eta ELAk CANgo hitzarmenaren kontrako epaia txalotu dute

GARA |

CCOO eta ELACaja Navarraren hitzarmen kolektiboko eraginkortasun mugatuko zenbait artikulu baliogabetzen duen Auzitegi Gorenaren epaia txalotu dute. Hitzarmen hori, enpresaren zuzendaritzak eta UGTk sinatu zuten, eta 1.850 langilerengan du eragina.

ELAk gogoratu du estatutuez kanpoko hitzarmen hori, UGTk duen gutxiengo sindikalak sinatu zuela bost urterako, Madrilgo eta Bartzelonako langileekin; ELA, CCOO, SIECAN-GICA eta LAB, ordea, aurka azaldu ziren. ELA enpresarekin negoziazioetan hastearen eta baliogabetutako zazpi artikuluak bernegoziatzearen alde azaldu da. Epaia kontuan hartu eta erabakiak hartzeko, langileen gehiengoaren ordezkariekin adostearen beharra gogorarazi zion enpresari.

Jose Maria Molinero Nafarroako CCOOko idazkariak hausnarketa egiteko eskatu zien enpresari eta UGTri, «elkarrizketa berreskuratzeko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo