Denboraldi-aurrea
Defentsako lana indartu nahi du Caparrosek Papendalen
Merkatuari begira dabiltza, baina «presarik gabe eta gehiegi ordaindu gabe»
Arnaitz GORRITI | BILBO
Papendalera joan da Athletic denboraldi-aurreko zatirik indartsuena egitera. Atzo, goizeko ia bi orduko entrenamenduaren ostean, eguerdian Loiutik atera zen. Colonian lur hartu zuten, eta hamar egun egingo dituzte bizkaitarrek Herbehereetan.
Athleticeko entrenatzaile Joaquin Caparrosek aireportuan bertan azaldu zuenez, azken urteetan talde zuri-gorriari hamaika buruhauste eman dion defentsa arloa indartzea izango da betebehar nagusia.
«Fisikoki eta taktikoki puntuan jartzen saiatuko gara Papendalen. Taldea indartzen saiatuko gara, eta defentsan oso indartsuak izan behar dugula ikusi behar dugu, batik bat. Erasoan talentu handiko jendea daukagu, baina gure helburuak edo gure zaleei eman diezazkiekegun poztasun guztiak guri golak sartzea zaila izatean oinarrituko dira», aipatu zuen.
Papendalera joan bezperan zuri-gorriek jokatu Lasesarre torneoan egindako lanari buruz galdetuta -bilbotarrek Sestaori irabazi zioten eta Barakaldorekin berdindu-, gustura azaldu zen Caparros.
«Taldea ez da hamabost egunean ere egiten. Hala ere, jarrera paregabea da eta kontzeptuak bereganatzen ari direla ikusten da. Lanerako gogoz daude jokalariak», esan zuen.
Jokalariek ere lehenengo egunotatik inpresio ona atera dute, antza. Hala, Fernando Llorentek edo Javi Martinezek iritzi bertsua plazaratu zuten hegaldiaren aurretik.
«Ongi lan eginda golak eta emaitzak iritsiko dira», aipatu zuen Llorentek. Javi Martinezek, berriz, «Athletic berri bat» ikusiko dela esan zuen. «Defentsan asko hobetuko dugula uste dut eta baloia gehiago ukituko dugula ere bai. Hori horrela izan dadin ari gara lanean».
Papendalen izango diren bitarte horretan bost partida jokatuko ditu Athleticek. Gaur bertan izango dute lehenengo neurketa AZVS Aaltenen aurka. Ondoren, WKE Emmen, Glanerbrug & Avanti, SV Babberich eta, abuztuaren 11n Vitesseren kontra amaituko dute egonaldia.
Merkatuari begira
29 jokalarik osatu dute Athleticen espedizioa Herbehereetara, tartean bigarren taldeko Markel Susaeta, Raul Fernandez eta Jon Velez ere han dira.
Talde zuri-gorria nahiko osatuta dagoen arren, zuzendaritzako kide Juan Pedro Guzmanek «merkatuari begira» jarraitzen dutela azaldu zuen, baina presarik gabe eta «oinak lurrean direla».
«Ezin da ezer berririk esan oraingoz. Dagoen moduan, taldea ez dago txarto, baina fitxatzeren bat ere ongi etorriko litzateke. Bizpahiruren atzetik gabiltza, baina hankak lurrean behar ditugu eta ezin gara presaka ibili eta gehiegikeriarik ordaintzen hasi», aitortu zuen.
Guerrero, organigramatik at
Bestalde, atzo zabaldu zuen Bizkaiko taldeak aurtengo organigrama teknikoa. Hutsune aipagarriena Julen Guerrerorena da, A Jubenileko buruzagitza Bingen Arostegiren esku baitago.
Guerrero, Athleticen hauteskundeetan Juan Carlos Ercorecaren alde egin zuena, Lezamaz arduratuko den talde horretatik kanpo geratu da, ondorioz.
El Athletic y Sabino Padilla llegaron ayer a un acuerdo para la liquidación de la relación que han mantenido ambas partes, en cumplimiento por lo prometido el presidente del club, Fernando García Macua, durante la pasada campaña electoral al sillón de Ibaigane.
Según la página web del club bilbaino, «el acuerdo contempla la liquidación del contrato con el pago de la indemnización que establece la legislación laboral sin desembolso alguno en concepto de cláusula de blindaje».
El club «agradece» al galeno «los servicios prestados» y le manifiesta «sus mejores deseos». Padilla recaló en el Athletic el 31 de octubre de 1995.
GARA