GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora

Larretxeak eta Garitaonaindiak hamaika segundoko aldearekin irabazi dute

p040_f02_046x060.jpg

J.L. | DONOSTIA

Larretxeak eta Garitaonaindiak irabazi zuten Bizkaiko Irekiko lehen saioa, baina lehia oso estua izan zuten Olasagastiren eta Zelairen aurka, eta azkenean hamaika segundok erabaki zuten auzia.

Txapelketa horretan, Urrezko Aizkorako zortzi aizkolari onenak Bizkaiko zortzirekin uztartuta arituko dira, modu horretan, herrialde horretako aizkora indartu nahi baitute.

Amaieran, garaile suertatu ziren aizkolariak kolpekakoan, zutikako eta etzandako lanean, eta 60 ontzakoarekin atera ziren garaile. Amaieran punturik gabe geratu zirenak, berriz, abiadura proban eta iraupenekoan izan ziren azkarrenak.

Lan guztiak burutzen, 22 minutu eta 15 segundo behar izan zituzten Larretxea-Garitaonaindiak, eta 22.26, Olasagasti-Zelaik.

Bestetik, bigarren jardunaldia datorren igandean jokatuko dute, eta Lemoako plazan izango da. Bertan, Nazabalek eta Txikonek Peñagarikanoren eta Mendietaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo