BESTE PARTIDA
Etxetoren eta Ezkurra II.aren arteko demak ikusmin handia piztu du
J.L. | BAIONA
Masterrak berez sortzen du ikusmina, baina gaur iluntzeko finalerdiak sekulakoa piztu du, seguruenik ere egun dauden bi pilotaririk onenak, Etxeto eta Ezkurra II.a, elkarren aurka neurtuko baitira.
Muskarditz izango da Etxetoren aurrelaria, eta Etxeberri, Urruñakoarena. Aitzineko bi pilotariak onak dira, baina dudarik gabe, gakoa atzean egongo da.
Etxeto da gaur egun sasoirik onena duen pilotaria. Joan den udaberritik aurrera jokatu dituen ia lehiaketa guztiak irabazi ditu, eta oso indartsu agertu da.
Paxkal Ezkurra, aldiz, ez da iazko bera. Urte eta erdian goi mailan aritu ostean -jokatzen zuen guztia irabazten zuen-, behe- rakada bat izan du Buruz Burukoa irabazi zuenetik. Hala ere, maila handikoa da, eta Masterrera gogo handiarekin heltzen da.
Aitzinekoak ere ez dira makalak. Egia da Muskarditz ez dela izan zena, baina oraindik bere teknikak hor jarraitzen du, eta edozein unetan erabaki dezake. Etxeberri gatzea, berriz, behetik gora dator, eta kontuan hartu beharko da.
Amateurretan, berriz, Agirre eta Saldubehere Goikoetxearen eta Lanberten aurka ariko dira.