GARA > Idatzia > Errugbia

Urriaren 7an abiatuko da Ohorezko Maila

J.L. | DONOSTIA

Urriaren 7an hasiko da aurten Ohorezko Maila. Iaz baino hilabete bat geroago ekingo dio denboraldiak, eta horrekin joan den sasoian izan ziren geldialdiak ekidin nahi dituzte.

Lehen jardunaldian, Spyro Bera Bera eta Getxo Artea izango dira etxean arituko diren taldeak. Gipuzkoarrek El Monte Ciencias hartuko dute; eta bizkaitarrek, berriz, Alcobendas. Kitmar Ordiziak, aldiz, etxetik at hasi beharko du, eta Madrid Noroesteren zelaian jokatuko du lehen jardunaldia.

Bigarrena urriaren 14an izango da, eta euskal derbi bat egongo da ikusgai; izan ere, Ordiziak eta Getxok neurtuko baitituzte indarrak Trevijanon, Altamirako estadio berriari federazioak baimena ematen ez badio, behintzat. Spyro Bera Berak, aldiz, El Salvador talde boteretsuaren zelaian jokatuko du. Mailako hiru euskal taldeen hasierako helburua dauden lekuan jarraitzea da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo