GARA > Idatzia > Arrauna

KAE-1

Ondarroak eta Hondarribiak hartuko dituzte asteburuko bi hitzorduak

Kantauriko Arraun Elkarteko lehen multzoa osatzen duten hamabi traineruek bi hitzordu dituzte asteburuan. Gaur, 17.00etan, Ondarroako XXIII. Ikurrina jokatuko dute, eta bihar, Hondarribian, 17.00etan, XII. Hondarribia Arraun Elkartea Ikurrina. Bi probak lau luze eta hiru ziabogatara jokatu dira, eta gaurko txandak hauexek dira: Hondarribia, Ur Kirolak, Santurtzi eta Zierbena lehen txandan; Donostia Arraun, Ondarroa, Camargo eta Pontejos bigarrenean; Kaiku, Isuntza, Pasai Donibane eta Getaria hirugarrenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo