GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gazteen bazkaria antolatu dute gaurko Berangoko jaietan

Txupina atzo jaurti, eta jai giroan sartuta daude berriz ere Berangon. Duela aste bat Santa Ana jaiak amaitu ziren, eta Santo Domingoko egitaraua dugu orain indarrean; gazteek antolatutako bazkaria izan daiteke nobedade handiena. Gaur egingo dute, eta han jateko aukera dago azken mementora arte. Paella bazkaldu eta gero musean aritzeko beta izango da, eta gauean, 23.00etan, kontzertua egingo dute gazteek disfrutatzeko.

p028_f02_147x204.jpg

GARA |

Gazte Eguna izango da gaur Berangon Santo Domingo jaietan. Horrek ez du adierazi nahi beste motetako ekitaldirik egongo ez denik, baina argi dago gazteek bereziki disfrutatzeko eguna izango dela.

Txistularien kalejira izatekoa da 11.00etan, baita meza eta haur parkea ere eskoletako jolastokian. Geroago, 13.00etan, aitita eta amamentzako hamaiketakoa eta dantzak izango dira Berangoko Simon Otxandategi dantza taldearekin. Geroago, airezko tunela jartzekoa dute Lantzarten.

15.00etan gazteen herri bazkaria egongo da, eta Santa Ana jaietako txosnetan eman behar da izena. Bazkaria 15.00etan hasiko da, eta antolatzaileek adierazi dutenez, hauxe da aurtengo jaietako nobedaderik garrantzitsuena. Izan ere, bazkaria antolatu duten lehenbiziko aldia da, eta, gainera, aurrerantzean berriz egiteko konpromisoa hartu dute antolatzaileek.

Bazkaria bukatu orduko txirrindularien lasterketa hasiko da, 16.00tan hain zuzen, eta ordu bat geroago, mus txapelketaren ordua izango dute Berangon. Baina lehen aipatu moduan, ez dira gazteak soilik izango eguneko protagonista, eta umeek haur parkearekin disfrutatzeko aukera izango dute eskoletako jolastokian 17.30etik aurrera. Ordu berean, Airezko tunelaren bigarren txanda izango da.

Dantzak alde batera utzita, beste aukera batzuk izango dituzte nagusiek; izan ere, 19.00etan Nagusien Etxeko Enparantza dantzaldia hasiko da Xandalo taldearen eskutik, eta ordu bat geroago idi-proben ordua helduko da.

Berangon behar den moduan larunbata bukatzeko, musika izango da berriro ere nagusi; Musikherria gaua izena jarri diote gualdiari, eta MIX6T, Banda Batzoki eta Feos pero majos taldeak arituko dira 23.00etatik aurrera.

15.00etan

Bazkaria 15.00etan hasiko da, eta antolatzaileek adierazi dutenez, hauxe da aurtengo jaietako nobedaderik garrantzitsuena; izan ere, lendabiziko aldiz antolatu dute.

musika

Gazteei zuzendutako eguna behar den bezala bukatzeko, musika izango da berriro ere nagusi, eta 23.00etatik aurrera, MIX67, Banda Batzoki eta Feos pero majos izeneko taldeak arituko dira taularen gainean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo