GARA > Idatzia > Euskal Herria

Telletxea, Sagarzazu eta Irastorza, estraditatuta, Soto del Realen daude

MADRIL

Askatasunak atzo jakinarazi zuenez, Iñaki Telletxea, Markos Sagarzazu eta Xabier Irastorza atzo Madrilen esku utzi zituen Estatu frantsesak. Astelehenera arte Soto del Real espetxean edukiko dituzte, orduan Baltasar Garzon epaileak deklarazioa hartzea aurrez ikusita dago-eta. Irungo herritarrek estradizio horren kontra mobilizatzera deitu zuten atzo, herriko presoei babesa adierazteko. Madrilen Poliziak eman diezaiekeen tratu txarren beldur direla jakinarazi zuten.

Ekitaldiak hondartzetan

Astelehenean, 20.00etan, batzarra eginen dute Irungo Urdanibia plazan estradizioak direla-eta, eta ondoren manifestazioa aterako da.

Horrez gainera, Etxerat-ek deituta, mobilizazioak izanen dira gaur hainbat hondartzatan, 12.00etatik 14.00etara. Hala nola Ereagan, Larrabasterra- Barinatxen, Plentzia-Gorliz-en, Zurriolan, Kontxan eta Ondarretan. Hendaian Kasinoko atean bilduko dira.

Atzo, ostiraleroko mobilizazioetan, 49 lagun bildu ziren Lizarran, 130 Zarautzen, 30 Amurrion, 40 Lazkaon eta Arbizun, 32 Berriozarren, 30 Mundakan, 35 Mutrikun, 150 Hernanin, 39 Barañainen, 456 Gasteizen, 380 Donostian, 386 Iruñean, 125 Sabin Etxean (Bilbo), 30 Getarian, 80 Etxarri Aranatzen eta 44 Deban.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo