GARA > Idatzia > Herri-kirolak

sega

Garikoitz Etxeberriak biren aurka egin du apustua

J.L. | DONOSTIA

Jendeari apustuak zirrara berezia sortzen dio, eta berriro ere desafio bat ikusteko parada izango da, izan ere, hilaren 18an Zizurkilen, 18.00etan hasita jokatuko baita.

Bertan, Garikoitz Etxeberria, Amasako segalaria, biren aurka neurtuko da. Josu Otaegi eta Joseba Azpirotz izango ditu aurrez aurre. Ordubeteko lana izango dute, eta tarte horretan kilorik gehien mozten duenak lortuko du garaipena. Irabazleak, edo irabazleek, 3.000¤ jasoko ditu, hori baita kirolariek jokoan duten dirua. Hiru segalariak ezezagunak dira, nahiz eta Etxeberria Gipuzkoako eta Euskal Herriko Txapelketetan aritu izan den.

Andoain

Andoainen, Goiburu auzoan, nazioarteko erako saioa jokatu zuten herenegun arratsaldean. Altzo izan zen onena mutilen taldean. 100 metro koadro mozten 2.47ko denbora behar izan zuen. Nesken taldean, aldiz, Gabirondo nagusitu zen; 35 metro koadro mozteko, 1.12 behar izan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo