GARA > Idatzia > Zirikazan

Guantanamon preso dituzten bost herritar askatzeko eskatu dio Brownek Washingtoni

Britainia Handiko gobernu berriak Guantanamoko bost preso askatzeko eskaera ofiziala egin die AEBei. Bost herritar horiek ez dira jatorriz britainiarrak, baina espetxean sartu aurretik Britainia Handian bizitzeko baimena zuten. Iraken aurkako gerran sartzeko erabili zituen faltsukeriek kalte handia egin zioten Tony Blairren Gobernuari. Geroztiz, bere herritarrek kolokan jarri dute kanpaina horren balioa, bereziki herri arabiarrean soldadu britainiarrak hiltzen dituztenean. Ondorioz, Brownek emandako pausoak zeresan handia du, orain arte Londresek ez baitu inolako pausorik eman Guantanamoko eremuaren zilegitasuna, zekarka bada ere, kolokan jartzeko. Edonola ere, harturiko erabakiak kanpo politikan sakoneko aldaketa ekarriko duen ikusteke dago. Gordon Brownen Gobernuak Washingtoni zuzendutako eskutitzean nabarmentzen denez, Londresera itzuliz gero, bost atxilotuei edozein atzerritarri dagozkion segurtasun baldintzak ezarriko dizkiete. Kontuan izanik Blairren garaian indarrean sartu ziren «terrorismoaren aurkako legeak», Britainia Handiko kartzela batean sar ditzakete haien aurka inolako akusaziorik egin gabe.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo