GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ekologistak Martxanek alegazioak aurkeztu ditu Jaizkibelgo planen aurka

jaizkibel.jpg

IRUN

Ekologistak Martxan taldeak alegazioak aurkeztu ditu Jaizkibel mendian egin nahi duten ur hornikuntzarako proiektuaren aurka.

Joan den apirilean, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateko hainbat kidek Jaizkibelen sei ur putzu ustiatzeko proiektua onartu zuten. Era berean, ura edangarri bilakatuko duen Elordi instalazioraino kanalizatzea zehazten da bertan.

Ekologistak Martxan taldeak, ordea, proiektua ez onartzeko deia egin dio, bai eta legeak agintzen duen bezala, ura zentzuz kudeatzeko eskatu ere.

Talde ekologista horren aburuz, proiektuaren txostenean ikerketa eta dokumentazio «hutsune nabarmenak» daude. Gainera, Jaizkibelen dauden bizileku babestuetan kalteak eragin ditzakeela uste du. Proiektua frogatzen duen ikerketarik ez egoteaz gain, klimatologiaren edota lehorraldien azterketak ere falta direla salatu du.

Beste alde batetik, Txingudiko eskualdeak ura zentzuz erabiltzea ezartzen duen planifikaziorik ez duela gogor gaitzetsi du Ekologistak Martxan taldeak. Era berean, alegazioetan zenbait herritan aurrera eramaten ari diren hainbat planen adibideak biltzen dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo