GARA > Idatzia > Euskal Herria

Baionako bestetan izandako bortxaketak eta hiru eraso sexistak salatu dituzte

A.M. | BAIONA

Patrice Michel fiskalak ofizialki jakinarazi zuen herenegun amaitu ziren jaietan bi bortxaketa eta hiru eraso sexista salatu dituztela Baionako Epaitegian. Gertaera horiek «baita gertatutakoak baina biktimek salatzen ez dituztenak» ere salatzeko, Indarkeria Sexisten aurkako Taldeak (IST) elkarretaratzea egin zuen, atzo, herriko etxearen aitzinean. Hartutako neurriekin urrats bat egin dutela baina ez dela «nahikoa» adierazi zuen ISTk.

Kritikak fiskalari

Michel fiskalaren hitzak kritikatu zituzten, salaketa batzuen benetakotasuna zalantzan jarri duelako. IST ziur da izan baino eraso gutxiago salatzen direla, eta egiazko kopuruak publiko egiteko eskatu zuen.

Iaz, urteetan antzeko erasoak isilpean mantentzeko joera apurtu zuten erakunde eta agintariek, eta, lehen aldiz, lau bortxaketa salatu zirela aitortu zuten ofizialki. Halere, hainbat erakundetan ezkutatzeko jarrerak bere horretan segitzen du. Polizia-etxean edota ospitaleko zerbitzuetan ez da modurik informazio zehatza lortzeko, eta, zerbait jakiten bada, era ez ofizialean izaten da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo