Reala Herbeheretako egonaldiak gipuzkoarrengan sentsazio txarrak utzi ditu
Joko eta emaitza eskasak liga hasteko bi astera
Hiru partidetatik bi galdu ditu Realak, eta joko eskasa egin du hiruretan. Liga hasteko bi aste falta direnean, talde txuri-urdinak asko hobetu behar du.
GARA | DONOSTIA
Realak bukatu du Herbeheretan egin duen lau eguneko egonaldia. Bertan denboraldi-aurreko lehen garaipena eskuratzea espero zuen talde txuri-urdinak, baina luze itxarondako garaipen hori ez da heldu oraindik.
Hiru neurketa jokatu dituzte Chris Colemanen mutilek, eta haietan berdinketa izan da lortutako emaitza positibo bakarra. Beste bi partidak galdu egin ditu talde txuri-urdinak. Egonaldian ez dira uste zituzten emaitzak lortu, eta bertan jokatutako neurketetan joko maila eskasa eman du taldeak. Hiru partidetan zazpi gol jaso ditu talde txuri-urdinak, eta hiru lortu ditu. Gari Urangak bi gol egin ditu, biak Heraclesen aurkako partidan, eta Xabi Prietok bat.
Hiru partiden ostean taldeak erakutsitakoak ez du esperantzarako tarte handiegirik uzten. Hiru aurkariak lehen mailako taldeak ziren arren, Reala baino talde apalagoak zirela pentsa zitekeen. Talde txuri-urdinak joko maila eskasa erakutsi zuen Hercles Almelo taldearen aurka jokatutako lehen partidan. Itxura eskas horrek okerrera egin zuen 3-0 De Graafschapen aurka galdutakoan. Norgehiagoka horretan Realak jasandako porrotaren ondorioz, taldeak itxura berria erakutsi zuen Willem II.aren aurkako partidan. Lehen zatian orain arte denboraldi-aurre honetan ikusi gabe zegoen maila erakutsi zuen taldeak. Hala ere, lau egunetan hiru partida jokatzeak dakarren nekeak taldeari kalte egin zion bigarren zatian, eta horren ondorioz behera etorri ziren gipuzkoarrak.
Lehen hamaikakoa
Willem II.aren aurka erakutsitako jokoa da egonalditik atera daitekeen ondoriorik positiboena. Larunbatean jokatutako partidan, Collemanek ligan gehien jokatuko duten jokalariak zelairatu zituen. Bertan ikusitakoaren arabera, datorren hilaren 26an Castelloren aurka zelairatuko duen hamaikakoa igarri ahal izan zen.
Atean badirudi Riesgo izango dela Colemanek aukeratutako jokalaria. Defentsaren erdialdea Labaka eta Lopezek osatutakoa izango dela ematen du. Larunbatean ikusitakoaren arabera, Martinez eta Castillo izango dira hegalen jabe. Zelai erdian, Mikel Aranburu eta Gaizka Garitanok eramango omen dute taldearen pisua. Xabi Prietok taldean jarraitzen baldin badu -litekeena dela dirudi- eskuin hegaleko postua beteko du. Goialdean Gari Urangak Iñigo Diaz de Zeriori postua kenduko diola ematen du, horrek Herbeheretan egindako bi golengatik. Berarekin batera Andreja Delibasicek ere ziurtatuta dauka bere lekua.
Betetzeke gelditzen den postu bakarra ezker hegalekoa da. Leku horretarako jokalaririk iristen ez bada, litekeena da Xabi Prietok betetzea postu hori.
A doce días de que comience la competición, los de Coleman tiene que trabajar mucho si quiere mejorar la imagen ofrecida hasta ahora. Los txuriurdin todavía disponen de otro choque, este viernes ante Osasuna en Azkoien, para poder conseguir su primera victoria en esta pretemporada.
Para conseguir dicho objetivo, el equipo blanquiazul tendrá que mejorar tanto en ataque como en defensa. De lo contrario, los donostiarras sufrirán mucho ante un Osasuna que está realizando un gran pretemporada.
Después la jornada de descanso de ayer, el equipo volverá hoy al trabajo en Zubieta. GARA