GARA > Idatzia > Gutunak

Josu Ormaetxea Antepara Urbina

Abuztuaren 17ko urtemuga, Urbinan eta Albertian

Aupa lagunok! gehiegi luzatu barik, hemen nauzue, urtero bezala, datorren ostiralean Albertian eta Urbinan egingo ditugun ekitaldien berri emateko. Goizeko hamar eta erdietan Urbinan bilduko gara, Iñakienean. Handik hamaiketan Albinako bidetik Albertiako Irigoiengo larreetara igotzeko. Bertan Iñaki, Patxi, Jokin eta beste gudari guztiak gogoan, ekitaldi xumea egin ondoren, Urbinara jaitsi eta lagunen arteko solas ederrean Blankik prestatutako armosua dastatuko dugu. Hantxe izango gaituzue zain, beraz, edozein tiranoren debeku eta mendekuen gainetik, ez dugulako Morlanseko triskantza hura ahazten, ez eta barkatuko ere, harik eta Euskal Herriari zor zaion burujabetza aitortu arte. Iazko bertso bera erabilita agur diozuet gaurkoz, datorren ostirala arte:

Patxi, Jokin ta hirurak zineten etxean,/ Maria Eujenia zuekin zebilen berean,/ txakur zikiñak zeuden izkutuka ertzean,/ beldurrak jota zuen adore aurrean.

Gora eusko gudariak!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo