GARA > Idatzia > Kultura

Abuztuko hondartza kulturalak...

Dorleta URRETABIZKAIA Aktorea eta idazlea

Emakumea: Sukaldeko gortina berriak erakutsi orduko zure arrebak jarri zuen aurpegia ikusi izan bazenu... Gizona: Utz ezazu behingoz emakumea... Itzalkina jarriko al dut?

Emakumea: Ez. Emaidazu krema bizkarrean. Sukaldean sartu orduko begiak lekutik atera zitzaizkion eta ahoa ez dakit noraino okertu zuen, «Chica, si parece un babero de bebé...».

Gizona: Ez zen hainbesterako izango.

Emakumea: Lotsagabe horri arrazoia ematen ari zara?...Kendu eskuak eta zoaz hemendik!

Ama: Zatoz hona!

Haurra: Ura... olatu... plisti-plasta...

Ama: Etortzeko esan dizut! Purea eman behar dizut eta!

Katalana: Vam a menjar unos pintxos a un bar que es deia...

Katalano: Com es deia?

Katalana: No ho sé. No em recordo...

Ingelesa: I like this place. Do you remember...

Ingeleso: What?

Mujer: Que si te apetece ver los fuegos artificiales e ir a la plaza Guipúzcoa a ver teatro de calle.

Hombre: ¿A qué hora es?

Mujer: Creo que hay todos los días a las once y media.

Hombre: Pero...

Gizona: Baina zer diozu?... Zergatik haserretzen zara nirekin orain

Emakumea: Nazkatuta naukazulako. Eta ez tentel aurpegi hori jarri, ondotxo dakizu eta zertaz ari naizen...

Haurra: Papo... olatu, plisti-plasta...

Ama: Ez... Guztia amaitu behar duzu. Ireki ahoa...

Katalana: Després vam anar a veure teatre al carrer.

Katalano: Jo també ho vaigh veure. Era molt divertit.

Ingelesa: The caravan, the flat, the...

Ingeleso: The theatre?

Hombre: ...Después vendremos a darnos un bañito y...

Mujer: ¿Y?

Hombre: ...Ya sabes...

Gizona: Zer esan nahi duzu?

Emakumea: Elkarrekin lasai egoteko oporrak hartu eta ezin dugula haserretu gabe egon. Horixe esan nahi dut.

Ingelesa: Yes... but...

Hombre: ...Venimos en la oscuridad de la noche y...

Mujer: ¿Y?

Emakumea: Amaitu dela. Gure artekoa amaitu dela.

Haurra: Papo!

Ama: Oso ondo Ander!

Haurra: Ura... olatu... plisti-plasta...

Ama: Zaude Ander, ez korrikarik egin. Ondoko neska hondarrez betetzen ari zara eta...

Ondoko neska: (Aurpegiko hondarra eskuaz garbitu eta pareko amari irribarre faltsu eta behartu bat eginez). Munduko intimitate guztiak iristen zaizkit lasaitasun bila etorri diren hondarrez betetako belarrietara. Zertara ote goaz antzokira, giza espezie bitxiak ikustera eta entzutera... Abuztuko hondartzara etortzea besterik ez dago eta! Errealitateak fikzioa gainditzen omen du...

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo