GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Txirrindularitza Alemaniako Itzulia

Ciolek nagusitu da berriro erlojupekoaren bezperan

Burgosko Itzulian, Passeron gazteak sarien zerrenda estreinatu du ihesaldiko esprintean nagusitu eta gero

p045_f01_097x100.jpg

GARA | REGENSBURG

XXI. mendeko txirrindulariak gogor ari dira ate joka. Hala, Alemaniako Itzulian zenbait txirrindulari gazte beren dohainak erakusten ari dira, eta bapo nabaritzen dira dohain horiek azken emaitzetan. Zazpigarren etapan, Kufsteinetik Regensburgerakoan, T-Mobile taldeko Gerald Ciolek esprinter gaztea izan zen garaile. 20 urteko alemaniarrak aise hartu zien aurrea tropelkideei eta bigarren garaipena eskuratu zuen.

Etapa oso lasia izan zen atzokoa, trantsizio etapa deritzona. Izan ere, gaur bertan aurtengo Alemaniako Itzulia behin betiko erabakiko duen erlojupekoa, Futrthen hasi eta amaituko dena, alegia, jokatuko baita.

Tropelak ez zuen ia zailtasunik izan atzoko ibilbideko 192,2 kilometroetan zehar. Dena den, boskote bat saiatu zen tropeleko hierarkiari aurre egiten. Rene Mandri -Ag2r-, Christian Leben -Wiesenhof-, Raivis Belohvosciks -Saunier Duval-, Erki Pütsep -Bouygues Telecom- eta Florian Stalder -Volksbank- izan ziren ezinezkoa zena posible egiten saiatu zirenak. Hamabigarren kilometroan hasi zuten beren abentura, eta hamar falta zirela harrapatu zituzten.

Buruko min dezente eman zioten abenturazale horiek tropel nagusiari. Jens Voigten CSCek urrunegi joan ez zitezen baino ez zuen tira egiten, baina larregi nekatu barik. Ondorioz, ihesaldiko boskoteak, bost minutu pasako aldea ere lortu zuen. Une labur batez Volsbank taldeko Florian Stalderrek elastiko horia bere soinean jantzi zuen, Jens Voigtek berarekin duen aldea bost minutu eta 27 segundokoa baita.

Jakina zen, ordea, tropela ez zela geldirik egotekoa, eta bai CSCren aldetik, baita esprintean zeresanik izan zezaketen taldeen aldetik ere lana egiten hasi ziren. Boskotearen abantaila kontrolpean hartu eta gero, apurka joan ziren hurbiltzen, arinegi harrapatuz gero, ihesaldi saiakera gehiago izateko arriskurik egon zitekeela-eta.

Hala, azken hamar kilometroen barruan atzeman zuen boskotea tropelak. Esprinta izango zela argi zegoen, baina ez nork eramango zuen beronen kontrola. Egia esan, ez zen ia kontrolik izan azken unea arte. Orduan T-Mobileko Andre Greipel eta Gerald Ciolekek etapa beren aldera makurtu baitzuten. Greipelen lanaz bikain profitatu zen Ciolek eta, erraztasunez, Alemaniako Itzulian jarraian lortzen duen bigarren garaipena eskuratu zuen.

Bestalde, gaur, azkenaurreko etapan, erabakiko da Alemaniako Itzuliko sailkapen nagusia. 33,1 kilometroko erlojupekoa egin beharko dute txirrindulariek Furth hiri inguruko errepideetan. Voigten eta Leipheimerren arteko dema espero da maillot horia eskuratzeko. David Lopez barakaldarrak, berriz, zaila du bere bigarren postuari eustea.

Passeron garaile Burgosen

Burgosko Itzulian ere trantsizio etapa zuten atzo. Hiriburutik atera eta Aranda de Duerorako etapa laua zuten, 158 kilometrokoa. Bertan, ihesaldi bateko esprintean nagusituta, Acqua & Sapone taldeko Aurelien Passeron nagusitu zen eta palmares profesionala estreinatu zuen. Tropela 54 segundora sartu zen, Jimmy Casper buruan zela.

Etapako ezaugarririk aipagarriena abiadura izan zen. Haizeak atzetik jotzen zuela baliatuz, eta ibilbidearen gozoak hegaz eraman zituen nola iheslariak hala tropela. Hala, 47 kilometro orduko abiadura markatu zuten.

Sailkapen nagusia, aldiz, gaur erabaki behar da. 15 kilometroko erlojupekoa egingo dute Ribera del Dueron. Barloworldeko Mauricio Solerrek lan txarrak ditu Castañoren eta Gomez Marchanteren aurrean lidergoari eusteko.

cobo se impone en Aretxabaleta. Roberto Cobo, de GDS Hazas, se alzó ayer con en triunfo en la Vuelta al Valle de Leniz, superando en la llegada a Guillermo Lana, de Azysa y a Carlos Coloma, de Spiuk-TAU. La prueba, de 114 kilómetros, era puntuable para el Torneo Euskaldun. Fabricio Ferrari, de Azpiru-Ugarte, afianza su liderato.

La desgracia de Velasco

Iván Velasco sufrió los rigores del ciclismo en la etapa de la Vuelta a Burgos disputada anteayer entre Areniscas de los Pinares y Lagunas de Neila. Una caída hizo que el corredor de Arrasate debiera abandonar la ronda castellana con una rotura de clavícula, del cúbito y del radio de su brazo izquierdo.

La desgracia atacó por partida doble al guipuzcoano, ya que acababa de recibir la noticia de que iba a formar parte del equipo de Euskaltel-Euskadi para la próxima edición de la Vuelta. Además su futuro queda en suspenso, ya que termina su contrato en 2007.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo