GARA > Idatzia > Euskal Herria

778. urteko baskoi eta frankoen arteko borroka oroitu zuten Ibañetako lepoan

p015_f02_148x084.jpg

GARA | IRUÑEA

Joan den asteazkenean, abuztuak 15, 300 bat lagun bildu zen Orreagan 778. urtean han baskoi eta frankoen artean gertatu zen borroka gogora ekartzeko. Orduan gertatutakoa «Errolanen Kantua» izeneko bertso-bildumari esker ezagutzen dugu, eta Orreaga Fundazioak, Garraldako Etxabarrengoa ekartearekin batean, zazpi urte darama hura oroitarazteko ekintzak antolatzen. 13.00ak aldera Orreagako Kolegiataren parean dagoen oroitarrian lore eskaintza egin zuten txalapartaren doinupean, eta agurra dantzatu zuten. Segidan Tomas Urzainki historialariak manifestu bat irakurri zuen; lapurtzera eta menperatzera etorri zirenei garai hartako euskaldunek aurre egin zietela gogorarazi zuen, eta historian erabakitzeko eskubidea defendatu izan dela. Gaur egun ere hala izanik, orduan irabazi zela eta orain ere posible dela nabarmendu zuen Urzainkik. Omenaldiaren ondotik Ibañetako lepora igan ziren, eta han berriro egin zuten saioa bertsolariek lagunduta, tartean Xalbador zenaren semeak. Amaitzeko herri bazkaria egin zuten Garraldan. Antolatzaileek udaletxe eta erakundeen parte-hartzea eskatzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo