GARA > Idatzia > Euskal Herria

Albisu, Ruiz eta Lopezen aurkako euroaginduaz gaur ebatziko dute

GARA | DONOSTIA

Zigor Ruiz, Iñigo Albisu eta Ana Lopez Londresen preso dauden hiru euskal herritarren aurkako euroagindu epaiketa egingo da gaur. Gainera, Askatasunak azaldutakoaren arabera, litekeena da gaur bertan erabakiaren berri ematea.

Arratsaldeko 14.00etan hasiko da epaiketa eta amaitzean, Behatokiko kide Iratxe Urizarrek adierazpenak egingo dituela adierazi du errepresioaren aurkako erakundeak. Bertan sententzia baloratu eta prozesu judizial horren nondik norakoak azalduko ditu Urizarrek.

Bestetik, presoen aldeko mobilizazioak ere izan ziren atzo. Durangon adibidez 28 lagun bildu ziren. Gasteizen aldiz, 70 gazte independentista bildu ziren Arabako Buru Batzarraren egoitza aurrean, Igor Maioraren atxiloketa eta kartzelaratzea salatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo