Lakuako Gobernuak betearazi ez ezik, aurrea hartu ere egiten dio epaileen aginduari
Dduela hamasei urte Donostiako Morlans auzoan Guardia Zibilaren tiroen ondorioz hil ziren etakideak bazituzten familia eta lagunak. Seguruenik gogoan dituzte egunero eta gaur, haien heriotzaren urteurrenean, oroipen ekiltaldi bat egiteko asmoa zuten. Baina Lakuako Gobernuko Barne Sailak debekatu egin du. Joan den urtean ere debekatu zuten ekitaldi hori; orduan, baina, Auzitegi Nazional espainola izan zen debekua agindu zuena. Hartara, Lakuako Barne Sailak erakutsi du, hildakoei dagokienez, Entzutegi haren ikuspegi bera duela, lehenengo eta bigarren mailako hildakoen sailkapena eginda. Batzuek mota guztietako omenaldiak merezi dituztela eta beste batzuek senide eta lagunek oroitzerik ere ez uste izanda. Lakuako Gobernuak, bestalde, esan du legea betearazi behar duela eta epaileek ebazten dutena aplikatu, are harekin ados ez dagoenean. Baina behin baino gehiagotan, oraingoz atzo azkenekoz, aurrea hartu dio epaileen aginduari. Denen eskubideak, eskubide guztiak, errespetatzea eta gisako adierazpenak oso dotore janzten dituzte diskurtsoak, baina atzokoa bezalako erabakiek nabarmen uzten dituzte hizlariak.