GARA > Idatzia > Herri-kirolak

harrijasotzaileak

Gaur arratsaldean jokatuko dute «Igeldoko Harria» froga Donostian

Gaur jokatuko dute Donostian «Igeldoko Harria» saria. Donostia Kulturak antolatutako ekitaldia arratsaldeko 19.00etan hasiko da Trinitate Plazan. Frogan parte hartuko duten harrijasotzaileak honakoak dira: Unai Bertiz, Jokin Eizmendi Manterola, Xabier Igoa Garro, Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II, Patxi Larretxea Lizardi, Mikel Lasarte Artola, Unai Lertxundi Zabala, Jose Luis Lete Elusukorta, Joseba Ostolaza Ibarguen, Urtzi Telleria Almorza eta Bernardo Ureta Urpe izango dira. Bakoitzak bost minutuko txanda bakarra izango du 132 kiloko itsas harria jasotzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo