GARA > Idatzia > Gutunak

EIDER ANDRES TEJEDOR Portugalete

Portugaleten herri jaiak!

Portugaleteko jaiak amaituta, urteetan bizitako unerik bereziena pasarazi didaten horiei eskerrak eman nahi dizkiet.

Hamaika dira urteetan zehar Portugaleteko koadrilekin bizi izandako egoerak, hobeak zein txarragoak, baina denak oso bereziak eta bolondreski egindakoak. Gertatu ohi da gauzak inolako irabazi asmorik gabe egiten direnean, nekatu ere egin dezaketela zenbait momentutan, baina egia da, halaber, ingurukoek lan horren nolabaiteko goraipamena egiten dizutenean, neke guztiak, bizitako haserreak eta une txar guztiak ahaztu egiten direla.

Bihotzez eman nahi dizkiet eskerrak lerro hauek medio aurten koadrilen saria, Portugaleteko 2007ko Koadriletako neskarik aipagarrienaren saria eman didaten horiei. Nire izena entzun orduko nire begietatik jausi ziren negar malkoek nire sentimendu guztiak busti zituzten, poza, herri borroka baten aldeko maitasuna... hitzik esateko gai ez nintzen izan, eta nire bihotzak eskerrak eman beharra sentitu du gaur.

Urteetan nire ondoan izan dira beste hainbat eta hainbat pertsona, nik beste lan egin dutenak, izenik gabeko hamaika pertsona, helburu bakarrarekin lanean; alegia, Portugaleten herri jaiak lortzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo