GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gazte bat atxilotu dute Bilbon sexu erasoa eta kalte fisikoa egotzita

GARA | BILBO

Atzo goizean gazte bat atxilotu zuten Bilbon emakume gazte bati sexu erasoa egin eta kalte fisikoak eragiteagatik. Barne Sailak jakinarazi zuenez, Ertzaintzak dei bat jaso zuen 8.45ean; Basoa kalean neska bat lurrean etzanda eta ahotik odola zeriola zegoela ohartarazi zioten. Poliziakideak eta osasun zerbitzuetako langileak bertara iritsi zirenean, gazteak berak kontatu zien sexu eraso bat egin berri ziotela. Erasoa gertatu zen lekua eta eragilea deskribatu zizkien, eta Ertzaintzak hara jo zuen. Ollerieta Goikoa kaleko etxebizitza batean atzeman zuten ustezko erasotzailea, 23 urteko mutil bat, eta atxilotuta eraman zuten. Sailak eman zuen informazioaren arabera, elkarrekin besta egin eta neskak etxera lagundu zuenean gertatu zen erasoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo