GARA > Idatzia > Euskal Herria

Itoizko urtegian eta inguruetan 24 lurrikara gehiago sumatu dituzte

GARA | ITOITZ

Itoiz Koordinakundeak atzo jakinarazi zuenez, joan den abuztuaren 12tik atzo bitartean 24 lurrikara sumatu ditu Geografia Institutuak Itoizko urtegian eta haren inguruetan.

Horietako lau urtegiaren barnean sortu dira, eta gainerakoen %67, urtegiaren inguruko bost kilometroren barnean. Zalba herrian zazpi lur-mugimendu izan dira, eta horietako hiru bizilagunek sumatu dituzte. Horrez gainera, Koordinakundeak joan den larunbatetik hona mugimendu horiek indartu direla jakinarazi zuen; orduan zazpi izan ziren, eta astelehenean bakarrik bertze zortzi. Osotara, abuztuan hirurogeita bat lurrikara erregistratu dituzte, eta urtegia betetzen hasi zirenetik, 1.270. Larritasuna nabarmendu, eta urtegia husteko eskatu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo